Internet

Google Similar Images gaituta dago jada irudi bilaketan

google similar images adibideaGooglek, Google Labsetik atera du jada Google Similar Images aplikazioa, eta Google Images irudi bilatzailean txertatu du funtzionalitate berri hau. Hala bada, hemendik aurrera irudiak bilatzen direnean http://images.google.com webgunean edo http://www.google.com-en irudiak bilatzeko estekan klikatuta, ‘Find similar images’ testua duen esteka bat agertuko da zerrendako irudi batzuen azpian. Esteka horretan klikatuta, irudi horren antzeko beste irudi batzuk erakutsiko ditu Googlek bilaketaren emaitzaren orrialdean. Irudi guztietan ez da aukera hau agertuko eta gainera, Googleren interfazea, ingelesez egon behar da. Hizkuntza aldatzeko goian eskuman, ‘Hobespenak’ izeneko esteka agertzen da, hor klikatuta, interfazearen hizkuntza zehatz daiteke.

Probatzeko, irudiak bilatzeko formularioan ‘moon’ edo ‘sun’ bezalako hitzak jarri ahal dira, horien irudi askok aukera hau eskaintzen dutelako, beste hitz batzuekin ere probatu daiteke, Euskal Herriko hiriburuen izenekin, adibidez, baina aukera hau duten argazki gutxiago agertzen dira oraingoz.

http://googleblog.blogspot.com/2009/10/similar-images-graduates-from-google.html

Bilatzaileak, Internet

Google Dashboard, Googlek dituen norberaren datuak

Googlek Dashboard web aplikazioa jarri du martxan. Nolabait esateko, kontrol panelaren antzeko gunea da eta bertan, Googlek norberaren inguruan duen informazio guztia ikus daiteke. Halaber, bakoitzak ikus dezake Googlen proiektuen erabilpenaren inguruko datuak eta bere kontuaren hobespenak kudeatzeko lasterbideak proiektu ezberdinetan.

Hori ikusita, norberaren erabilpenaren arabera, harrigarria da Googlek duen informazio pertsonala.

Momentu honetan, Google Dashboard-en 20 produktu edo zerbitzu baino gehiago aurki daitezke, besteak beste, Gmail, Web historikoa, Calendar, Docs, Reader, Orkut, Blogger, Talk, Atazak eta beste batzuk.

https://www.google.com/dashboard/

Bilatzaileak, Internet

Uztailean jarri nahi du Googlek liburutegi digital bat martxan

Badirudi ezin dela aste bat igaro, Interneteko erraldoiari buruz hitz egin gabe. Izan ere, Google-k aurreko astean iragarri duenez, Google Editions martxan jartzeko asmoa du, datorren urteko uztailerako. Proiektu hau, liburu elektronikoak saltzeko on-line denda bat izango litzateke eta eskuragai egongo litzateke web bilatzaile duen edozein gailutarako.

Hasiera batean 500.000 liburu elektroniko eskainiko ditu argitaratzaileekin batera. Googleko buruen arabera, etekinen %63 argitaratzaileentzat izango da eta %37 Interneteko konpainiarentzat.

Albiste honek mehatxu bat suposa dezake liburu elektronikoen merkatuan nagusia den Amazon-entzat.

http://www.teleread.org/2009/06/04/could-google-editions-kill-of-the-traditional-e-book-books-in-the-clouds/