Posta elektronikoa
Webguneak arakatzearekin batera, posta elektronikoa da Internet zerbitzurik erabilienetarikoa. Mezu elektronikoak hainbat eratan idatzi eta irakur daitezke, sakelako telefonotik, webgune batetik nabigatzaile baten bitartez (webmail deitzen dena) edo mahaigaineko aplikazio batekin. Posta elektronikoa izenarekin baino, munduan zehar ezagunagoa da bere anglosaxoniar hitzarekin, “e-mail”. Eta bere ikurrik ospetsuena @ da, a bildua, ingelesez “at” hitzetik datorrena.
Posta protokoloak edo zerbitzuak
Posta elektronikorako protokolo izenak, ezagunak egingo dira noizbait posta elektronikoa irakurtzeko eta idazteko aplikazio batean, bere kontua konfiguratu behar izan duen erabiltzailearentzat. Izan ere, konfiguratzerakoan, galdetu ohi da ea IMAP edo POP3 kontua konfiguratuko dugun eta POP3 sarrera zerbitzaria edo SMTP irteera zerbitzaria bezalako kontzeptuak agertzen dira.
SMTP irteera zerbitzaria
SMTP da irteera zerbitzaria, alegia, posta elektronikoak bidaltzeko erabiltzen den protokoloa edo zerbitzua. Bere izena, Simple Mail Transfer Protocol hitzetatik dator, posta transferentzia protokolo sinplea, alegia. Normalean, protokolo honek 25 ataka erabili ohi du zerbitzarian.
Beste noizbait ere ataka logikoa zer den azaldu da Zibergelan. Baina, nolabait esateko, honek esan nahi du zerbitzari batean zerbitzu ezberdinak ostatzen badira, web, posta elektronikoa edo ftp, esaterako, bakoitzak erabiltzen duela ataka zenbaki bat. Ataka hauek 1024 zenbakira arte zehaztuta daude eta ezagunak dira, aldatu ahal badira ere zerbitzaria konfiguratzerakoan. Hala bada, honelako zerbitzu batera konektatu nahi denean, konektatzen den aplikazioak, helbidea eta ataka zehaztu behar du, ez soilik helbidea. Hau erabiltzailearentzat nahiko gardena da, aplikazioek egiten dutelako eta erabiltzaileak ez du jakiten zein portutara konektatzen ari den. Baina behin edo behin, portu hau zehaztuta dagoena ez bada, erabiltzaileak idatzi behar du.
POP3 sarrera zerbitzaria
POP3 da sarrera zerbitzaria, alegia, posta elektronikoak jasotzeko erabiltzen den protokoloa edo zerbitzua. Zerbitzu honek 110 ataka erabiltzen du eta bere izena Post Office Protocol hitzetatik dator, posta bulego protokoloa, alegia.
IMAP
IMAP, Internet Message Access Protocol hitzen akronimoa da eta 143 ataka erabiltzen du. Protokolo honek ahalbidetzen du jasotako posta elektronikoa kudeatzea zerbitzaritik, zuzenean. Hau da, jasotako posta karpetaka antolatzea edo irakurrita bezala markatzea ahalbidetzen du, baina ez norberaren ordenagailuan, baizik eta zerbitzarian. Honek ekartzen duen abantaila mugikortasuna da. IMAP posta kontu bat konfiguratu daiteke hainbat ordenagailutan, etxeko ordenagailuan, ordenagailu eramangarrian, bulegoko ordenagailuan. Eta bakoitzean egindako aldaketak, ez direnez lokalki egiten, zerbitzarian baizik, beste ordenagailu batean, posta kontu hori erabiliz gero, beste ordenagailuetan egindako aldaketak ere ikusiko dira, zerbitzaritik irakurtzen direlako. Beraz, oso egokia da, mugikortasun handia behar duten erabiltzaileentzat. Are gehiago, erakunde edo elkarte baten posta kontua bada, elkarte edo erakundeko pertsona ezberdinak ere sartu ahal dira ordenagailu ezberdinetatik. Orduan mezu bat, batek irakurtzen badu, edo erantzuten badu edo karpeta batean sailkatzen badu, besteek ikusiko dituzte aldaketa horiek guztiak.
Posta zerbitzu doakoak
Badaude hainbat gune posta kontu doakoak eskaintzen dituztenak, oso ezagunak badira ere, hemen aipatuko dira horietariko batzuk.
Microsoften posta zerbitzu doakoa Hotmail du izena eta webgune honetan eskuratu daiteke: http://www.hotmail.com. Honek webmail baino ez du eskaintzen, berez, ez du eskaintzen POP3, SMTP ez IMAP mahaigaineko aplikazio batean konfiguratzeko aukera. Norberaren postontzirako espazioa handitzen joaten da denbora pasa ahala.
Googleren GMail, http://mail.google.com/, hau euskaraz dago; Webmail zerbitzua eskaintzeaz gain, POP3 eta SMTP protokoloak zein IMAP konfiguratzea ahalbidetzen du mahaigaineko aplikazio batean. Norberak duen postontziaren espazioa handitzen doa denbora pasa ahala.
Euskalerria.org, http://www.euskalerria.org, euskara hutsez eskaintzen dira posta elektroniko kontu doakoak eta webmail eskaintzeaz gain POP3 eta SMTP konfiguratzea baimentzen du mahaigaineko aplikazio batetik.
Beste batzuk ere badaude, esaterako: Yahoo, http://mail.yahoo.com edo GMX, http://gmx.com/.
Buzz-en bitartez, Google beste saiakera bat egiten ari da Internet sozialaren trena hartzeko. Googleren dema, micorblogging omen da kasu honetan, zeren eta zerbitzu honen bitartez, egoerak eta iruzkiank jarraitzaileekin partekatu daitezkeelako. Loturak eta argazkiak ere txertatu daitezke iruzkinetan, eta era berean erabiltzaileen bidalketetan iruzkinak ere egin daitezke.
Nolabait, bere garaian, irratiari gertatu zitzaion bezala telebistarekin, gaur egun, telebistari lehiakide sendoa atera zaio, Internet, alegia. Eta ez soilik jada, erabiltzaileek, bereziki gazteek, denbora dezente ematen dutelako Internetek eskaintzen duen informazioa ikusten edo komunikatzeko eskaintzen dituen tresnak erabiltzen. Baizik eta Interneten bitartez, era interaktibo batean eta publizitate etenik gabe, bideoak ikusi eta kudeatu ahal direlako. Youtube izan zen zerbitzu hori eskaini zuen lehenengoetariko webgunea eta ezagunenetarikoa da, baina, egun aukera zabala da.
Autodesk enpresak AutoCAD marrazki aplikazioa hodeira eramatea erabaki du. Beraz ingeniaritza eta arkitektura marrazkiak egiteko aplikazioa hemen dago eskuragai dagoeneko:
Egun, pixkanaka-pixkanaka, ordenagailu batekin lan egiteko joera, lokaletik, hodeira bilakatzen doa. Alegia, gero eta gehiago erabiltzen diren aplikazioak, edukiak edo dokumentuak, Interneten daude, PC batean egon beharrean. Honek, mugikortasuna eta berehalako erabilgarritasuna ematen du. Alde batetik, etxeko ordenagailutik, bulegoko ordenagailutik, ordenagailu eramangarritik, netbooketik, edo sakelako telefonoak bezalako gailuetatik, dokumentu, informazio edo askotan aplikazio bat eskuragarri eduki ahal du erabiltzaileak. Horretarako, Internet konexio bat baino ez da beharrezkoa. Dokumentu edo fitxategi ezberdinak, leku ezberdinetatik eta momentu ezberdinetan eskuragarri eduki eta landu ahal izatea ekartzen du honek. Eta batzuetan, beste erabiltzaile batzuekin partekatzea ere posiblea da, soilik irakurtzeko edo, idazteko baimenarekin, pertsona ezberdinen artean osatzeko.
Twitter, webguneak edo blogak bezala, pertsona edo entitateen izaeraren beste isla bat bilakatzen ari da. Eta gero eta jende gehiago pasatzen da Twitterren erabiltzaile ezberdinen guneetatik, besteak beste, bilatzaileen hainbat emaitzatan agertzen direlako dagoeneko. Hala, bada, komenigarria da norberaren gustura moldatuta eta txukun edukitzea.
Blogak sortzeko Wordpress aplikazioaren 2.9 bertsioa liberatua izan da eta beraz, software honen bitartez sortuta dauden blogetan eguneraketak burutu daitezke jada. Bertsio honen berrikuntzen artean, irudi editore bat dakar kudeaketa panelean bertan integratuta. Editore honek argazkiak moztea, biratzea edo tamainaz aldatzea baimentzen du esaterako. Zakarrontzi sistema bat ere gehitu dute ezabatutako sarrerak edo iradokizunak berreskuratu ahal izateko eta on-line webguneetatik bideoak txertatzeko era erosoagoa ere gehitu dute, horrelako zerbitzu ospetsuenekin bateragarria.
Internet erabiltzen denean, kontuan hartu behar da komunikazioak gauzatzen direla gailu ezberdinetatik, ezaugarri ezberdinekin eta sistema ezberdinekin. Gainera, aplikazio ezberdinak erabili ahal dira Internet zerbitzu bakoitzaz baliatzeko. Edozein garatzailek ere, sortu ahal izango lituzke aplikazioak Internet zerbitzu ezberdinak erabiltzeko edo zerbitzu horiek beraiek emateko, badela web nabigatzaile bat, badela posta elektronikoa irakurtzeko aplikazio bat edo posta elektronikoak zerbitzatzen dituen aplikazio bat, esaterako. Hala, bada, makina, sistema eta aplikazio ezberdinen artean komunikazioa gauzatzea posiblea izan dadin, gizartean bezala, protokolo ezberdinak zehaztu eta hitzartu behar dira elkar ulertzeko. Internet eta bere zerbitzu ezberdinak erabili ahal izateko, protokolo sistema bereziki konplexua erabiltzen da, protokolo anitzekin hierarkikoki antolatuta eredu ezberdinen arabera. Artikulu honetan, soilik goreneko mailan, hau da, aplikazio maila deritzonean web komunikaziorako erabiltzen direnak besterik ez dira ikusiko.
Denbora pasa ahala, Internetek ekarri duen oso lorpen garrantzitsu bat, jakintza kolektibo bat eratzea izan da, arlo-anitza, kultur-anitza eta eleanitza. Jakintza hau etengabe eguneratuta egoten da, kasu batzuetan ia-ia denbora errealean, web 2.0 baliabideei esker, blogak, wikiak, foroak, hau da, erabiltzaileek parte hartzea ahalbidetzen duten baliabideak. Honen ondorioz, neurri batean, liburu potoloek osatutako entziklopediak, atlasak eta bestelako formatuak zaharkituta gelditu dira. Izan ere, egun, informazioa eta datuak bilatzea, arinagoa da Internet bilatzaile batera joatea, oso eguneratuta egoten da, askotan bakoitzaren hizkuntzan, eta onena, batzuetan, informazio hori osatzea edo beste bat sortzea posiblea da. Beraz, 

