Norena da Internet?
Internet hainbat sare mota elkar konektatzen dituen sare logiko izugarri bat da. Babeleko dorrea balitz bezala, sare ezberdinek hizkuntza propioak erabiltzen dituzten arren, guztiek elkar komunikatzeko lengoaia komun bat erabiltzen da: TCP/IP gisa ezagutzen den protokolo sorta. 1969. urtean egin ziren Ameriketako Estatu Batuetan ordenagailuen arteko lehen konexioak, eta sortu zen sareari Arpanet izena jarri zioten.
Internet sarearen gainean sortutako zerbitzu arrakastatsuena World Wide Web edo www gisa ezagutzen duguna da. 1989. urte inguruan sortu zuten, Genevako CERNen, Tim Berners-Lee ingelesak eta Robert Cailliau belgiarrak.
Internet osatzen duten elementu guztiak konektatu ahal izateko, router, satelite, hari eta beste gailu batzuez osatutako izugarrizko azpiegitura dago. Hariek estatuak zeharkatzen dituzte, azken muturrean dauden lurraldeak ere elkar konektatzeko. Pieza txikiz osatutako erraldoi baten gisa irudikatu daiteke Internet.
Ba al du Internetek jaberik?
Galdera honi bi erantzun posible eman diezaizkiokegu: inor ez, edo jende enpresa asko. Lehen aipatu dugun erraldoiari erreparatzen badiogu, inor ez da Internet oso horren jabe; badira Interneten egitura eta arauak ezartzen dituzten erakundeak, baina ez dute Interneten inongo jabetzarik.
Internet jende askorena dela ere esan dugu, milaka pertsona eta talderena. Hainbat atalez osatuta dago Internet, eta pieza horiek guztiek bere jabea dute. Egitura fisiko edo bizkarrezurra, hasiera batean Arpanet izenez ezagutzen zena, hainbat konpainiaren eskuetan dago, hala nola: Verizon, AT & T, Qwest, Sprint edo IBM bera. Internet erabiltzen dugun bakoitzean, gure informazioak konpainia horiek jarritako hari eta zirkuituak zeharkatzen ditu. Internet erabiltzaileen eskura jartzen duten enpresak ere hor dira, ADSL edo zuntz optikoa eskainiz, eta azken enpresa horiek sare fisikoaren jabeekin egiten dituzte erabilera eta negozio hitzarmenak.
Nork antolatzen du Internet?
Inor ez bada Internet osoaren jabe, nork antolatzen du sarea, nork ezartzen ditu arauak? Internet osatzen duen sistema ezberdinen lingua franca TCP/IP protokolo familia da, eta, Internet garatzen joan den heinean, protokoloa ere aldatuz joan da. Protokoloaren aldaketak eta azpiegitura gainbegiratzeko, hainbat taldek egiten dute lan: Internet Society (ISOC) delakoak estandarrak garatzen ditu; Internet Engineering Task Force (IETF) delakoak, dituen lan talde ezberdinen bidez, azpiegitura eta estandarren diseinuan egiten du lan; eta azkenik, ICANN erakundea Interneten erabiltzen ditugun izenen kudeaketaren arduraduna da.
Sarearen neutraltasuna
Sare osoaren jabetza duen enpresa edo talderik ez badago ere, hainbat enpresa Interneten alor jakin batzuen jabe dira. Interneten bizkarrezurra diren harien jabetza, esaterako, ez dago enpresa askoren eskutan, eta sarearen neutraltasuna kolokan egon daitekeela pentsatzea zilegi da. Sare neutraltasuna printzipio bat da, zeinetan informazioaren joan-etorria ez den baldintzatzen garraiatzen den edukiaren arabera. Askorentzat hori da Interneten balio nagusiena: berdin da Amazon moduko enpresa bat izan, edo norbanako xume bat; biek eskaintzen dituzten edukiak berdin-berdin zerbitzatu eta garraiatuko dira informazio hori eskatu duen gailura.
Dena den, ugariak dira neutraltasun hori kolokan jartzen duten jokabideak. Adibide gisa: Txinak hainbat eduki zentsuratzen ditu; sakelako telefonoen enpresa askok, ahotsa datu bidez garraiatzen dituzten aplikazioak (skype kasu) debekatu edo oztopatzen dituzte; Telefonica eta beste operadore batzuek Googlek lortzen dituen mozkinen parte bat nahi dute, eta, presio moduan, YouTubek eskaintzen dituen edukiak modu geldiagoan zerbitzatzen dituzte.
Horren guztiaren aurrean, guifi.net gisako ekimenak benetako sare neutrala aldarrikatu eta eratzen doaz.
Cyberduck Mac Os X sistemetarako FTP aplikazio doakoa da. Software librea da eta oso ezaguna da sistema eragile honetako erabiltzaileen artean. Hala, bada, Cyberduck 3.5 bertsio berria atera da eta bertsio honetan beste berrikuntza batzuen artean garrantzitsuenetarikoa Google Docs zerbitzuarekin ekartzen duen integrazioa da. Izan ere, azken funtzionalitate honen bitartez arakatu ahal dira Google Docs zerbitzuan dauden dokumentuak FTP batean egongo balira bezala eta dokumentu horiek antolatu eta arakatu fitxategi zerrenda moduan. Gainera, jaisteko orduan lehenetsi daiteke zein formatutan jaitsiko den Google Docseko dokumentu mota bakoitza.
Aurreko asteko artikuluan komentatu zen zeintzuk ziren posta elektronikorako erabiltzen diren protokoloak eta nola ibiltzen da bakoitza. Halaber, posta elektroniko zerbitzu doako batzuk ere aipatu ziren. Honetan, aurrekoari jarraipena ematen, posta elektronikoa nola erabili azaltzen saiatuko da eta posta elektronikoa irakurtzeko aplikazio ezberdinak aipatuko dira.
Samba, sare lokal batean, GNU/Linux sistemetan baliabide informatikoak partekatzeko sistema da. Sambaren bitartez, baliabide horiek, beste ordenagailuetan eskuragarri egongo lirateke. Gainera, ordenagailu horiek GNU/Linux, MS Windows edo Mac Os X sistema eragilea edukita, iritsi ahal izango dira era erraz batean baliabide horietara. Alegia, GNU/Linux duen ordenagailu batetik, karpetak, inprimagailuak eta bestelako baliabideak partekatu ahal dira sare lokalean beste ordenagailu batzuetatik eskuratu ahal izateko nahiz eta sistema eragile ezberdinak eduki.
Internet erabiltzen denean, kontuan hartu behar da komunikazioak gauzatzen direla gailu ezberdinetatik, ezaugarri ezberdinekin eta sistema ezberdinekin. Gainera, aplikazio ezberdinak erabili ahal dira Internet zerbitzu bakoitzaz baliatzeko. Edozein garatzailek ere, sortu ahal izango lituzke aplikazioak Internet zerbitzu ezberdinak erabiltzeko edo zerbitzu horiek beraiek emateko, badela web nabigatzaile bat, badela posta elektronikoa irakurtzeko aplikazio bat edo posta elektronikoak zerbitzatzen dituen aplikazio bat, esaterako. Hala, bada, makina, sistema eta aplikazio ezberdinen artean komunikazioa gauzatzea posiblea izan dadin, gizartean bezala, protokolo ezberdinak zehaztu eta hitzartu behar dira elkar ulertzeko. Internet eta bere zerbitzu ezberdinak erabili ahal izateko, protokolo sistema bereziki konplexua erabiltzen da, protokolo anitzekin hierarkikoki antolatuta eredu ezberdinen arabera. Artikulu honetan, soilik goreneko mailan, hau da, aplikazio maila deritzonean web komunikaziorako erabiltzen direnak besterik ez dira ikusiko.
Internet hedapenarekin batera, eta kable zein ADSL teknologiak etxeetan sartu diren heinean, routerrak ere hasi dira enpresa txiki eta etxe askotan barneratzen ordenagailu bat baino gehiago konektatzeko asmoz. Bi aukera daude, Routerra hartzeko. Bata, internet hornitzailearen bitartez, kasu honetan, aloka daiteke kuota bat ordainduta hilero edo eros daiteke. Bestea, erabiltzaileak berak bere kabuz erostea informatika denda batean. Azken kasu honetan, ziurtatu beharko da Internetera konextatzeko daukagun teknologia eta modemarekin bateragarria dela eta arazo gabe erabili ahal izango dugula.
Institute of Electrical and Electronics Engineers erakundeak, 802.11n kablerik gabeko sare lokaletarako a

