Firefox 12 plazaratu dute, aurreko bertsioa kaleratu zutenetik hilabetera

Firefox 12 bertsioa plazaratzeko data ofiziala atzo zen, baina, ohikoa bilakatzen ari den bezala, aurretik ere posible zen Mozillaren FTP zerbitzarietatik Firefox deskargatzea. Nabigatzailearekin batera, Mozilla Fundazioak Thunderbird posta bezeroaren 12. bertsioa ere kaleratu du.Firefoxen azken bertsio horrek ez du berrikuntza handirik eskaintzen; izan ere, hilabete bakarra pasa da 11. bertsioa karrikaratu zenetik. Hala ere, baditu [...]

Xmarks bertan behera geldituko da 2011ko urtarrilan

xmarks

Xmarks nabigatzaileetarako oso gehigarri ezaguna da. Gehigarri honek edozein ordenagailutatik laster-markak eta gogokoak sinkronizatzea ahalbidetzen du. Web ingurunean barne ikusi eta kudeatu ahal dira estekak https://my.xmarks.com/ helbidean. Hasiera batean, Firefox nabigatzailerako gehigarri bezala hasi bazen ere, egun, Mozilla Firefox, MS Internet Explorer, Google Chrome eta Safari nabigatzaileetarako gehigarria zegoen. Oso gehigarri erabilgarria da ordenagailu edo [...]

Fennec, sakelako telefonoetarako Firefox bertsioa atera da

fennec

Kalean dago jada Fennec, Firefox nabigatzailearen bertsioa sakelako telefonoetarako. Beraz, posiblea da jada nabigatzaile hau erabiltzea ordenagailuetan zein telefono mugikorretan. Nokia N 900 izan da ekartzen duen lehenengoa, baina laster batean, ziur-asko beste hainbat telefono mugikor batuko zaizkio. Mugikorretarako nabigatzaile honi, Firefoxi bezala, gehigarriak gehitu ahal zaizkio, aparteko funtzionalitateak ahalbidetzeko. Momentuz, 40 gehigarri baino gehiago [...]