Tableta, 2011. urteko izar
Tableten urtea izan da, ezbairik gabe, 2011. urtea. Applek sortutako iPad izan zen produktu horren aitzindaria, eta, Appleren atzetik, hainbat enpresak merkatu eskaintza zabala osatu dute horrelako gailuekin. Appleren iPadarekin batera, Android sistema eragilea da tableten munduko bigarren jokalari garrantzitsuena; 2011. urtearen amaieran, Ice Cream Sandwich izenarekin bataiatu duten azken bertsioa plazaratu zen, oraindik oso gailu gutxitan aurki zitekeena. 2011. urteak iPadaren bigarren bertsioa ekarri du; aurrekoa baino meheagoa, azkarragoa eta arinagoa da, eta, salmenta aldetik, senide zaharrenak ezagutu zuen arrakasta izan du. Android sistema eragilea darabilten tabletei dagokienez, iaz, izugarrizko eskaintza zabala merkaturatu zuten enpresa teknologikoek, eta, eskaintza zabal horretan, kostu baxuko gailuak agertu dira indar handiz, 100 euroren bueltan dauden tabletak. Kostu baxuko aukeran, kasu berezia da Amazon etxeak iPadari aurre egiteko merkaturatu duen Kindle Fire delakoa; arazo tekniko batzuk dituen arren, salgai daramatzan bi hilabetetan, hainbat ale saldu ditu Amazonek.
Apple etxeak, esan bezala, arrakasta latza lortu du iPad 2arekin, baina ez da izan produktu arrakastatsu bakarra; iPhone 4S telefonoa eta MacBook Air ordenagailu eramangarriak ere erruz saldu dira.
Nabigatzaileen inguruan, Googleren Chrome hazi da gehien 2011. urtean. Azken urte hauetan Mozillaren Firefox nabigatzailea Microsoften Internet Explorerri erabiltzaileak kentzen joan bada ere, 2011. urtean, Chrome izan da Explorer eta Firefox nabigatzaileen lepo hazi dena. Nabigatzaile erabilien kuotak horrela gelditu dira, StatCounterren aburuz: %40 Internet Explorer, %27 Chrome eta 25% Firefox.
2011. urtean ere, teknologiaren munduan hainbat agurtu ditugu. Batzuk ezagunak oso, Appleren CEO izandako Steve Jobs kasu, eta beste batzuk, jendartean ezagunak izan ez arren, teknologia munduan oso garrantzitsuak izan direnak. Horietako bat da Dennis Ritchie; 1941. urtean jaio zen, eta, 70eko hamarkadan, UNIX eta C programazio lengoaiaren garapenean parte hartu zuen. 2011. urtean zendutako beste bat Betty Jean Jennings Bartik izan da, ENIAC izena zuen lehen ordenagailuaren sortzaileetako bat.
Porrotak
Teknologia enpresa ezagunenek, HTC, Samsung, LG, Sony eta abarrek, euren tabletak merkaturatu dituzte. Samsung etxeak arrakasta handia lortu du Galaxy izeneko tabletarekin, baina beste ekoizle batzuek porrot handiak jasan dituzte, HP eta RIM etxeek kasu. HP etxeak WebOS sistema eragilean oinarritutako Touchpad izeneko tableta plazaratu zuen; produktu ona, etxe ospetsua, baina salmentarik ez. Ipadaren prezio antzerakoa zuen, eta erabiltzaileek nahiago izan zuten Appleren tableta. Ondorioz, HP etxeak prezioa asko jaitsi behar izan zuen bere produktu berria saldu ahal izateko, eta, azkenean, tableten negoziotik alde egitea erabaki zuen.
BlackBerry ekoizten duen RIM etxeak ere BlackBerry PlayBook delakoa merkaturatu zuen, baina ez zuen arrakastarik izan; badirudi sistemaren eguneraketa urria eta aplikazio erakargarrien eskasia izan zela arrakasta eskasaren arrazoia.
Tableten mundutik at, teknologiaren beste alor batzuetan ere, izan dira uste baino emaitza kaskarragoak izan dituzten produktu eta zerbitzuak. Google+ da horietako bat. Kontaktuak zirkulutan biltzeko aukera ematen du sare sozial horrek ez du publiko zabalaren onarpenik izan. Googlek berean jarraitzen du, funtzionaltasun gehiago eskaintzen, jada erregistratuak dituen 50 milioi erabiltzaile horien kopurua handitu nahian.
Sarean edo hodeian eskaintzen diren zerbitzuen etenak ere kalte handiak eragin dizkiete RIM eta Sony etxeei. RIMen BlackBerry telefonoak mezularitza zerbitzuak porrot egin eta gero posta gabe izan ziren urrian. Sony etxearen PlayStation plataformak sarean jolasteko zerbitzua eten izan behar zuen bere sistemek jasan zuten eraso baten ondorioz. Agerian gelditu zen Sonyren sistemen ahulezia eta erabiltzaileek sarean gordetzen dituzten datu pribatuak egoki babestearen beharra.
Kontsolen alorrean, Nintendo etxeak betaurreko berezien beharrik gabe 3D efektua eskaintzen zuen 3DS plazaratu zuen. Plataforma horrentzat joko gutxi garatu direlako eta hainbat erabiltzailek zorabioak jasan dituztela zabaldu delako, produktu horrek arrakasta gutxi izan du.
Eta 2012rako zer?
Badirudi hasi berria den urte honek ere gailu eta zerbitzu mordoa eskainiko dituela. Gailuen munduan, bolo-bolo dabilen iPad 3 delakoaren aurkezpena espero da, eta badira Applek bere tabletaren tamaina txikitu eta 7 hazbeteko bertsio bat plazaratuko duela esaten dutenak ere. Apple etxeak ere iPhone telefono adimendunaren bosgarren bertsioa merkaturatuko du, eta, Appleren produktuen inguruan gertatu ohi denez, horrekin ere dena da filtrazio eta txutxu-mutxua.
Microsoft etxeak Windows 8 aurkezteko asmoa du 2012an, eta ezagutzera eman diren ezaugarrien artean, USB 3.0 euskarria, Ribbon interfazea eta aplikazioen denda izango duela jakin da.
Kontsolen munduan, bi dira espero diren aurkezpen ezagunenak: Nintendo etxearen Wii U eta eta Sonyren Vita.
Amaitzeko, Amazon etxea lanean da bere Fire tabletak dituen akatsak konpontzeko, eta gainontzeko tablet ekoizleek bezala, badirudi bere produktuaren bertsio berriren bat kaleratuko duela.
Cyberduck Mac Os X sistemetarako FTP aplikazio doakoa da. Software librea da eta oso ezaguna da sistema eragile honetako erabiltzaileen artean. Hala, bada, Cyberduck 3.5 bertsio berria atera da eta bertsio honetan beste berrikuntza batzuen artean garrantzitsuenetarikoa Google Docs zerbitzuarekin ekartzen duen integrazioa da. Izan ere, azken funtzionalitate honen bitartez arakatu ahal dira Google Docs zerbitzuan dauden dokumentuak FTP batean egongo balira bezala eta dokumentu horiek antolatu eta arakatu fitxategi zerrenda moduan. Gainera, jaisteko orduan lehenetsi daiteke zein formatutan jaitsiko den Google Docseko dokumentu mota bakoitza.
Batzuetan ordenagailu baten urrutiko kontrola hartu behar da. Arrazoiak ezberdinak izan daitezke. Esaterako, etxe batean egonda beste gela batean dagoen ordenagailu baten aplikazio bat erabili nahi da eta beste ordenagailura joan behar gabe egin nahi da. Edo bulego batean, beste lankide baten ordenagailura sartu behar delako zerbait egiteko edo atazaren batean laguntzeko. Bi kasu hauetan sare lokal bereko beste ordenagailu batera egiten da konexioa. Beste kasu batzuetan, ordea, beste sare bateko ordenagailu bat erabili behar da era urruti batean. Esaterako, erabiltzaile bat lagun edo senide batean ordenagailura konektatu behar da zerbait egiten laguntzeko, edo bulegoko ordenagailutik zerbait egin nahi da etxeko ordenagailuan edo alderantziz.
Internet ezinbesteko tresna bilakatu da gure gizartean, edozein informazio bilatzeko baliabide paregabea da. Informazio hori, lan egiteko, ikasteko edo aisialdirako erabiltzen da. Baina ez hori soilik, Internet ere besteekin komunikatzeko bitarteko ahaltsua da, posta elektronikoa, sare sozialak, berehalako mezularitza edo blogak zein foroak, adibidez erabili ohi dira horretarako. Beraz, esan daiteke, Internet egunero erabiltzen den tresna dela, ikasteko, lan egiteko, jakin-mina asetzeko, edozein informazio bilatzeko, erosketak egiteko, besteekin harremanetan egoteko edo gizartean, politikan zein administrazio publikoan parte hartzeko.
WIMAX
Aurreko asteko artikuluan komentatu zen zeintzuk ziren posta elektronikorako erabiltzen diren protokoloak eta nola ibiltzen da bakoitza. Halaber, posta elektroniko zerbitzu doako batzuk ere aipatu ziren. Honetan, aurrekoari jarraipena ematen, posta elektronikoa nola erabili azaltzen saiatuko da eta posta elektronikoa irakurtzeko aplikazio ezberdinak aipatuko dira.
Samba, sare lokal batean, GNU/Linux sistemetan baliabide informatikoak partekatzeko sistema da. Sambaren bitartez, baliabide horiek, beste ordenagailuetan eskuragarri egongo lirateke. Gainera, ordenagailu horiek GNU/Linux, MS Windows edo Mac Os X sistema eragilea edukita, iritsi ahal izango dira era erraz batean baliabide horietara. Alegia, GNU/Linux duen ordenagailu batetik, karpetak, inprimagailuak eta bestelako baliabideak partekatu ahal dira sare lokalean beste ordenagailu batzuetatik eskuratu ahal izateko nahiz eta sistema eragile ezberdinak eduki.
Internet erabiltzen denean, kontuan hartu behar da komunikazioak gauzatzen direla gailu ezberdinetatik, ezaugarri ezberdinekin eta sistema ezberdinekin. Gainera, aplikazio ezberdinak erabili ahal dira Internet zerbitzu bakoitzaz baliatzeko. Edozein garatzailek ere, sortu ahal izango lituzke aplikazioak Internet zerbitzu ezberdinak erabiltzeko edo zerbitzu horiek beraiek emateko, badela web nabigatzaile bat, badela posta elektronikoa irakurtzeko aplikazio bat edo posta elektronikoak zerbitzatzen dituen aplikazio bat, esaterako. Hala, bada, makina, sistema eta aplikazio ezberdinen artean komunikazioa gauzatzea posiblea izan dadin, gizartean bezala, protokolo ezberdinak zehaztu eta hitzartu behar dira elkar ulertzeko. Internet eta bere zerbitzu ezberdinak erabili ahal izateko, protokolo sistema bereziki konplexua erabiltzen da, protokolo anitzekin hierarkikoki antolatuta eredu ezberdinen arabera. Artikulu honetan, soilik goreneko mailan, hau da, aplikazio maila deritzonean web komunikaziorako erabiltzen direnak besterik ez dira ikusiko.
Internet hedapenarekin batera, eta kable zein ADSL teknologiak etxeetan sartu diren heinean, routerrak ere hasi dira enpresa txiki eta etxe askotan barneratzen ordenagailu bat baino gehiago konektatzeko asmoz. Bi aukera daude, Routerra hartzeko. Bata, internet hornitzailearen bitartez, kasu honetan, aloka daiteke kuota bat ordainduta hilero edo eros daiteke. Bestea, erabiltzaileak berak bere kabuz erostea informatika denda batean. Azken kasu honetan, ziurtatu beharko da Internetera konextatzeko daukagun teknologia eta modemarekin bateragarria dela eta arazo gabe erabili ahal izango dugula.
Institute of Electrical and Electronics Engineers erakundeak, 802.11n kablerik gabeko sare lokaletarako a

