Google Business Photos da Googlek jarri duen zerbitzu berri bat komertzioetara bideratuta. Zerbitzu hau doakoa da, eta honen bitartez, edozein komertzio edo negozioren jabeak eskatu ahal dio Googleri bere negoziora joateko eta komertzioaren argazki-erreportaje profesionala egiteko. Argazki hauek, ondoren, Google Places-en eta Google Maps-en sartuko ditu Googlek. Ziur asko, etorkizunean Google Street View zerbitzuan ere txertatuko ditu.
Aukera hau oso onuragarria izan daiteke kaleko komertzioetarako, alde batetik lortzen da doako zerbitzu profesional bat, negozioaren kalitatezko argazkiak lortzeko. Bestetik, Googleren gune ezberdinetan ikusgai egotea lortzen da.
Oraingoz zerbitzu hau Australian, Zeelanda Berrian, Japonian eta AEBko hiri batzuetan ari dira Googleko argazkilariak. Beraz, Europan zain egon beharko da. Hala ere, laster espero da Europara ere heltzea, beraz hadi egon beharko da.
Webgune honetan ikusi ahal da proiektuari buruzko dokumentazioa eta hirien jarraipena egin: