Internet

‘Gfail’ Gmail eposta zerbitzuaren akatsak izendatzeko

Irailaren 27an, Gmail eposta zerbitzuak arazoak izan zituen mundu osoan, sarrera ontzira sartzeko eta mezuak irakurtzeko arazorik ez bazegoen ere, mezu batek jakinarazten zien erabiltzaileei, ezin zutela sartu kontaktu agendara.

Hau ez litzateke larriegi, ez balitz izango irailaren 1ean ere suertatutako akatsarengatik, kasu horretan, zerbitzua erori zen hainbat ordutan, zenbait zerbitzari deskonektatu ostean mantentze-lanak zirela eta. Googlek, oso arazo larritzat jo zuen gertatutakoa. Honez gain, otsailean ere, zerbitzua ibiltzeari utzi zion ordu batzuetan.

Amaraunean Gfails hitzarekin ezagutzen hasi dira, akats hauek. Googlek duen zerbitzu on-line gehiegi sortzeko grina eta zerbitzarien gainkarga pairatzen dutelako susmoak adierazi dituzte hainbat erabiltzailek.

http://www.techcrunch.com/2009/02/24/trouble-in-the-clouds-gmail-turns-into-gfail/

http://digital.venturebeat.com/2008/08/11/gmail-fails-that-google-gears-integration-cant-come-soon-enough/

Sistema Eragileak

Windows 7: bertsio berria, edo Vistaren porrota agerian

windows7tctilho8Microsoft-ek urriaren 22an aterako du bere sistema eragilearen bertsio berria, MS Windows 7, hain zuzen ere. Ideia egiteko, aurreko bertsioa, MS Windows Vista, 2007ko urtarrilaren 30ean plazaratu zuen eta MS Windows XP 2001eko urriaren 25ean. Erreparatzen bazaie data tarteei, ezberdintasun nabarmena aurki daiteke, bertsio ezberdinen artean. Bistan denez, azkarrago aritu dira Microsofteko langile eta arduradunak azken bertsio hau kalera ateratzeko.

Microsofteko arduradunen adierazpenak Vista-ren inguruan

Honekin batera, kontutan hartzen badira Microsofteko arduradunen adierazpenak Vistaren inguruan, esan liteke, Microsoftek berak onartzen duela MS Windows Vista-k ez duela arrakasta berezirik izan. Izan ere, Charles Songhurst-ek, Microsofteko estrategia korporatibo manager orokorra,enpresaren blogean idatzi zuen MS Windows Vista ez dela produktu on bat izan Microsoftentzat, halaber, Microsofteko zuzendari exekutiboa den Steve Ballmerrek MS Windows 7 eta Vista antzekoak direla, baina Windows 7 askoz hobeagoa dela adierazi zuen eta Steve Ballmerrek berak, 2008ko apirilean MS Windows Vista garapenean zegoen produktua zela onartu zuen.

Microsof Windows 7rako igurikimenak

Urriaren 22-tik aurrera ikusiko da sistema eragile honen bertsio berriaren joera; haatik, Scriptlogic nazioarteko aholkularitza enpresak, mila entitateetan egindako ikerketa baten arabera, enpresen ehuneko hirurrogei-k ez luke bertsio berria instalatuko beren ordenagailuetan, batzuen aitzakia, baliabide eta denboraren eza da, beste batzuena, ordea, dauzkaten euskarri eta aplikazioekin bateraezintasuna edukitzeko beldurra.

Microsoft-ek, beldur hauei aurre egiten saiatzeko asmoz, ziurtatzen du larogei mila driver prest dituela, arno teknologiko industriarekin batera garatuta.

Guzak horrela, Redmon-eko konpainia baikorra da bere sistema eragilearen bertsio berriarekin eta Micrsoft-en esanetan, urte bakar batean, berreun miloi lizentzia saltzea espero dute mundu osoan.

MS Windows 7-ren ezaugarri berriak

Micrsosft-eko arduradunek nabarmentzen dute, besteak beste, hogei segundutan abiarazteko gai dela, nahiko azkarra, Vista-rekin alderatuta. Horretaz gain, energia aurrezten omen du, honek, ordenagailu eramangarrietan bateriaren iraupena eta beren bizitza luzatzea ekarriko luke, eta bereziki prestatuta dago pantaila taktilekin ibiltzeko, sagua erabili gabe.

Halaber, erabileraren aldetik, berrogeita hamar lehio batera irekita izateko gauza dela eta bilaketak egiteko sistema ahaltsua agintzen dute Microsoft-etik.

Vistaren erabiltzaileak kexatzen omen ziren sistema astua zelako eta aurreko aplikazio zenbaitekin ez zelako bateragarria, honen harira, Microsoftek adierazten du bertsio berriak Vista-k baino baliabide gutxiago erabiltzen dituela eta egun, MS Windows XP dituen ultraportatiletan ere erabili ahal izango dela. Gainera, bertsio profesionalean Windows XP modua ere txertatu dute, honi esker, MS Windows XP-n erabil daitekeen aplikazio oro ere ibiliko litzateke MS Windows 7-n.

Era berean, erabilera Vista-n baino errazagoa izango omen da eta horretarako interfaze simple eta errazago bat garatu dute bertsio berrian.

Windows 7 ziurragoa izango dela ziurtatzen du Microsoft-ek, alde batetik, USB euskarrien edukia zifratzeko aukera eskaintzen zaie enpresei eta bestetik, urrutikiko konexioetan ziurtasun gehiago agintzen du korporazio multinazionalak, etxetik enpreseen intranetera sartzeko orduan.

Dena dela, ezaugarririk polemikoena eta aldaketa nabarmena da, beste bertsioetan ez bezala, Microsoft Internet Explorerren zortzigarren bertsioa ez dela etorriko instalatuta sisteman lehenetsita, baizik eta instalatzeko prozesuan aurreinstalatutako beste nabigatzaileen artean ere hautatu ahal izango da. Hau soilik gertatuko da Europako bertsioetan, Microsoft eta Europar Batasunaren arteko gatazka zaharra dela eta, Microsoft-en jarrera menperatzaileaz baliatzeagatik.

windows 7 rc2

Internet, Sareak

IEEE-k 802.11n Wi-Fi araua onetsi du

wifiInstitute of Electrical and Electronics Engineers erakundeak, 802.11n kablerik gabeko sare lokaletarako arau berria onetsi du, arau berri honek sei aldiz abiadura handiagoa eskaintzen du, 802.11g aurreko arauarekin alderatuta eta larogeita hamar metrotan datuak transmititzeko gauza da, 802.11g arauak baimentzen zuenaren bikoitza, hain zuzen ere.

Hala ere, araua onetsi aurretik, duela urte batzuk, aurkitu ahal dira produktu asko arauaren zirriborroaren zehaztepanak betetzen zituztenak. Arauaren onespenak orain bermatzen du teknologiaren bateragarritasuna gailu ezberdinekin.

http://en.wikipedia.org/wiki/IEEE_802.11n-2009