Mugikorrak, Sistema Eragileak

Microsoft-ek “Windows Mobile 6.5” aurkezten du

winmobileMicrosoft-ek aurkeztu zuen aurreko asteartean Windows Mobile 6.5, telefono mugikorretarako sistema eragilea. Halaber, nazioarteko entitateak, urtea amaitu baino lehen, 30 telefono modelo berrik 20 herrialde ezberdinetan Windows Mobile 6.5 izango zutela ziurtatu zuen.

Telefono berriek, musika erreproduzitu eta MS Word zein MS Excel documentuak ireki ahal izango dituzte, era berean Interneten bitartez sinkronizatu ahal izango dira.

Microsoftek, gainera, aplikazio denda birtual baten irekiera iragarri zuen non erabiltzaileek 246 aplikazio erosi ahal izango dituzten beren telefonoetarako.

http://www.engadget.com/2009/02/16/microsoft-announces-windows-mobile-6-5/

Bilatzaileak, Sailkatugabeak

Google, bilatzailea baino gehiago

pantallazo-google-earthGoogle izena entzun eta Interneten edukiak aurkitzeko bilatzailea da burura datorren lehenengo gauza. Izan ere, munduko bilatzailerik erabiliena da, besteekiko oso alde handiarekin gainera, %84 inguruko erabilera kuota du azken estatistiken arabera. Marketshare estatistika txosten web gunean ikus daitezke bilatzaile ezberdinen erabilera datuak  mundu osoan http://marketshare.hitslink.com/search-engine-market-share.aspx?qprid=4. Halaber, bilatzailea da Google-n lehenengo proiektua eta nagusia, baina bakarra izatetik urrun, beste hainbat proiektu garrantzitsu plazaratu diuzte Google-ko langileek. Gehienak, web aplikazioak eta on-line erabiltzeko modukoak, besteren batzuk mahaigaineko aplikazioak.

Bilatzailea

Esan bezala, bilatzailea da Google-n proiektu nagusia. Horrekin hasi zen Internet erraldoiaren abentura 1998tik. Oso simplea da oinarrizko erabilera, bilatu nahi den hitza edo nahi diren hitzak hasierako pantailan idatzita eta berehala emaitzarik egonez gero, web gune zerrenda agertzen da orrialdekatuta. Hainbat hizkuntzatan dago bilatzaile hau, euskaraz barne, eta hizkuntza zein orrialdeko emaitza kopurua eta beste aukera batzuk konfigura daitezke idazteko kutxaren alboan dagoen “hobespenak” izeneko estekari sakatuta. Oinarizko bilaketaz gain, bilaketa aurreratua egiteko aukera eskaintzen du dagokion estekan klik eginda. Hor esaldi zehatz bat , hitz batzuk edo hitz guztiak dituen emaitzak bilatu egin daitezke, hizkuntza zehatz batean edo web gune bateko emaitazk zein web gune baterako estekak edo formatu bateko emaitzak bilatu ahal dira. Irudiak ere bilatzea dago, gainera, bilatzen ari den irudiaren neurria eta mota aukera daiteke. Bitxikeri gisa, kalkulagailu moduan erabil daiteke Google-n bilatzailea, horretarko, eragiketa matematiko jarri baino ez da behar eta emaitza aterako da aitaren batean. Adibidez, 5+6 edo 5*6.
http://www.google.com

Gmail eta Gtalk

Gmail, Google-n posta elektroniko zerbitzua da, nabigatzaile batekin erabili ahal da zerbitzua eta beraz, edozein lekutatik Internet sarbideaz baliatuta, irakurri, idatzi eta kudeatu ahal da norberaren posta elektronikoa. Era berean, kontaktuak kudeatu eta sailkatu ahal dira, eta orain dela hilabete batzuk zereginak kudeatzeko aukera ere gehitu zuten. Honetaz gain, berehalako mezularitza zerbitzua ere eskaintzen da, Gtalk izena du eta Gmailetik dago eskuragai, honek Gmaile-n dauden kontaktuak konektatuta dauden jakitea eta, hala balitz, elkarrizketa bat edukitzea ahalbidetzen du. Aurtengo maiatzetik aurrera, euskaraz dago Gmail zein Gtalk. Gmail posta elektroniko zerbitzua ere posta irakurtzeko aplikazio batean konfiguratu ahal da, Thunderbird edo MS Outlook bezalakoetan, horretarako hemen daude jarraibideak ingelesez http://mail.google.com/support/bin/topic.py?topic=12912. Honez gain, mezuak ere zerbitzarian mantendu ahal dira, honela, mezuak egongo dira beti eskuragai, nahiz eta aplikazio batekin posta irakurri. Hau lortzeko, ezarpenetan, desbideratzeak eta POP/IMAP atalean, “artxibatu Gmail zerbitzuaren kopia” aukera hautatu beharko da. Halaber, beste aukera erabilgarri bat eskaintzen da, Gmailekoak ez diren beste kontu batzuk irakurtzeko aukera, alegia. Ezarpenetan, kontuak eta inportazioan nahi beste kontu sor daitezke, posta irakurtzeko aplikazioetan bezala konfiguratzen dira, eta guztiak Gmailetik irakurri ahal dira. Gtalk ere konfiguratu daiteke berehalako mezularitza aplikazio batzuetan, Pidgin izeneko aplikazioan, esate baterako. Gmail eposta kontuek duten beste berezitasun bat da leku erraldioaz baliatu ahal dela, egun zazpi Giga Byte baino gehiago eskaintzen da.
http://mail.google.com

Google calendar

Gmail-ez gain oso osagarri ona izan daiteke Google calendar, era honetan, nahiko agenda jatorra lortzen da, eposta, kontaktuak, zereginak eta egutegiaren kudeaketa. Google calendarr-en zenbait egutegi kudea daitezke, egutegi bakoitzaren gertaerak. Gertaera bakoitzeko, maiztasun batekin errepikatzen den zein publika edo pribatua den zehaz daiteke besteen artean. Egutegi edo gertaera publikoak inportatu daitezke erabiltzaile bakoitzaren Google calendar-ren. Horrela enpresaren egutegia edo herriko jaiegunak, inportatu daitezke eskuragai egonez gero, eta zuzenean jaiegun edo egun bereziak automatikoki erakutsiko lirateke egutegian. Google calendar-rek, gainera oso zerbitzu interesgarria du, egutegiaren gertaerak mugikorrera bidaltzea SMS-ren bidez, hain zuzen ere. Ipar Euskal Herrian, Bouygues Telecom, Orange France eta SFR konpainiekin erabiltzea dago, Hego Euskal Herrian, Orange, Movistar eta Vodafone konpainiekin Google-ren web gunearen inguruan. Hala ere beste konpainia batzuekin ere posible litzateke erabiltzea, Yoigo eta Euskaltel-ekin esaterako. Beste herrialde batzuetan zein konpainirekin zerbitzua erabil daitekeen jakiteko, web gune honetara http://www.google.com/support/calendar/bin/answer.py?answer=37226&hl=es&ctx=tltp#S jo behar da. Zerbitzu hau gaitzeko, ezarpenak atalaren barnean, mugikorretarako ezarpenak hautatu behar da.

http://www.google.com/calendar/

Google Maps eta Google Earth
Nork ez du ezagutzen jada Google Maps, mundua satelite eran ikusteko web aplikazioak, honetaz gain, soilik mapa erakusteko aukera eta erliebe mapa ere ikusteko aukera eskaintzen du. Maparen gainean, lekuan lekuko irudiak, bideoak edo wikipediaren sarrerak ikustea dago eta munduko hiri batzuetan kaleetan zehar ibiltzea eta bisita birtuala egitea posible da. Alabaina, Euskal Herriko hiribururik ez dago aukera honetan, momentuz.
Google Earth, GNU/Linux, MacOSX eta MS Windows sistemetarako jaitsi eta instalatu daiteke, mahaigaineko aplikazioa da beraz, eta aukera gehiago eskaintzen ditu, haien artean, Ilargia edo Marte ikustea eta itsasoan ere murgiltzea.

http://maps.google.com/
http://earth.google.es/

Beste hainbat…

Hauetaz gain, Google docs-ek, dokumentuak, aurkezpenak, kalkulu orriak eta formularioak ere egitea baimentzen du. Horrela, eskuragai egongo dira dokumentu horiek edonondik Google-n saioa hasita, karpetaka antolatu eta partekatu ahal dira beste erabiltzaile batzuekin elkarlana egiteko. Google video ere badauka bideoak igotzeko edo ikusteko, itzultzailea, RSSak kudeatzeko Google reader, Orkut sare soziala edo Google Chrome nabigatzailea.
http://docs.google.com
http://video.google.com

http://reader.google.com
http://www.orkut.com
http://www.google.com/chrome/

Sare sozialak eta Microblogging

Twitter -rek eta Facebook-ek doako deiak eskainiko dituzte

Twitter microblogging guneak eta Facebook sare sozialak telefonia zerbitzua eskainiko dute musutruk IP-ahotsaren bidez.

Twitter-ren kasuan, probetan aurkitzen dira jada AEB-n, erabiltzaile kopuru mugatu batekin eta bi minutu baino txikiagoko deiekin.

Sistemak, Jahjah internet bidezko komunikazio enpresak eskaintzen du, jahjah@call aplikazioaren bitartez. Facebook-ek, ordea, Vivox konpainiarekin dihardu.

http://www.twitter.com

http://www.facebook.com