Microsoftek abiarazi du Mac Os X sistemetarako Messenger bertsio berriaren beta bat eta dagoeneko eskuragarri dago sistema eragile honen erabiltzaileentzat. Bertsio honen berritasunik handiena da audio eta bideoarekin txat egiteko aukera sartu izana.
Hala ere, Microsoftek jakinarazi du oraingoz fitxategi-transferentzia aukera ez dabilela probazko bertsio honetan, beste gabezi batzuen artean.