Bilatzaileak, Internet

Google Wave, Google-n uhin berria komunikazioak hobetzeko

google-waveGoogle Wave zerbitzu berriak, erabiltzaileen arteko haremanak eta komunikazioak hobetzea denbora errealean ahalbidetuko omen du. Zerbitzu honek, berehalako mezularitza eta posta elektronikoaren ezaugarriak nahasten ditu, dokumentuak, irudiak eta bestelako dokumentuak partekatzeko aukerarekin batera, hainbat erabiltzaileen artean, eta hau guztia baliabide bakar batean.

Hilabete batzuk igaro badira ere jaio zenetik, azken aldi honetan, pil-pilean dago berriz Google-n zerbitzu berria. Izan ere, orain arte oso erabiltzaile gutxientzat mugatuta egon arren, aurreko astetik 100.000 gonbidapen banatzen ari dira hainbat erabiltzailek zerbitzua probatzeko.

Hala ere, batzuek jada ikusi dute etekinak ateratzeko aukera erabiltzaile sutsuei esker eta salgai agertu dira gonbidapen batzuk Ebay eta antzeko guneetan, eta ez dira bereziki merkeak. Beraz, doako gonbidapena lortzen ez duena, eta probatzeko grinari ezin eutsi dabilena, patrika hustea egokituko zaio.

http://wave.google.com

Internet

Weatherflash, munduko zenbait hiritako eguraldia ezagutzeko zerbitzu arina

weatherflashBilatzailean, nahi den hiria idatzita, era erraz batean agertzen dira hiri horretako eguraldiaren inguruko datuak eta aurreikuspen meteorologikoa. Gainera, bilaketa egiteko orduan, web aplikazioak berak laguntzen du, hiriaren lehenengo hizkiak idatzi, eta emaitzarik aurkituz gero, letra horiekin hasten diren hainbat hiri erakusten ditu, haien artean aukeratzeko.

Beste alde batetik, direktoria erabilita ere aurki daitezke hiriak kontinentea eta estatua zehaztuta, estatu horretan eskuragarri dauden hirien zerrenda agertzen da. Hain zuzen ere, Euskal Herriko hainbat hiri eskuragarri daude, hori bai, erderaz jarri behar da izena aurkitzeko.

Gainera, Twitterren bitartez, zerbitzuaren inguruko iradokizunak egin daitezke.

http://weatherflash.com/

Internet

‘Gfail’ Gmail eposta zerbitzuaren akatsak izendatzeko

Irailaren 27an, Gmail eposta zerbitzuak arazoak izan zituen mundu osoan, sarrera ontzira sartzeko eta mezuak irakurtzeko arazorik ez bazegoen ere, mezu batek jakinarazten zien erabiltzaileei, ezin zutela sartu kontaktu agendara.

Hau ez litzateke larriegi, ez balitz izango irailaren 1ean ere suertatutako akatsarengatik, kasu horretan, zerbitzua erori zen hainbat ordutan, zenbait zerbitzari deskonektatu ostean mantentze-lanak zirela eta. Googlek, oso arazo larritzat jo zuen gertatutakoa. Honez gain, otsailean ere, zerbitzua ibiltzeari utzi zion ordu batzuetan.

Amaraunean Gfails hitzarekin ezagutzen hasi dira, akats hauek. Googlek duen zerbitzu on-line gehiegi sortzeko grina eta zerbitzarien gainkarga pairatzen dutelako susmoak adierazi dituzte hainbat erabiltzailek.

http://www.techcrunch.com/2009/02/24/trouble-in-the-clouds-gmail-turns-into-gfail/

http://digital.venturebeat.com/2008/08/11/gmail-fails-that-google-gears-integration-cant-come-soon-enough/