Google Chromerako gehigarrien webgune ofiziala eskuragarri dago

Mozilla Firefoxen kasuan bezala, Google Chrome nabigatzaileak ere martxan jarri du webgune ofizial bat bere nabigatzailerako gehigarriak biltzeko. Webgune horretatik garatzaileek argitara ditzake bere gehigarriak eta erabiltzaileek era arin batean instalatu ahal dituzte Google Chrome nabigatzailean. Testuaren arabera bilatu daitezke edo berrienak zein gehien deskargatzen direnen zerrenda ikus daiteke. Aukeratutako gehigarrian klik eginda, azalpen luzeagoa eta instalatzeko botoia agertuko da.

Mac Os X eta GNU/Linux sistema eragileekin webgunea ikusten bada ere, oraingoz ez dago eskuragarri gehigarriak instalatzeko aukera. Beraz Google Chrome nabigatzailea MS Windows sistemetan erabiltzen duten lagunen eskura dago soilik.

https://chrome.google.com/extensions

2 Responses to Google Chromerako gehigarrien webgune ofiziala eskuragarri dago

  1. Ander Goñi says:

    Chrome-ren laguntza orrietan (http://www.google.com/support/chrome/bin/answer.py?answer=154007), hau irakurri daiteke: Extensions are currently available on Google Chrome Beta for Windows and Linux, and on the Dev channel build for Mac.
    Beraz, Linux-en ere instalatu daitezke. Nik Linux makina batean AdThwart plugina instalatu dut proba egiteko eta ez dut inongo arazorik izan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>