Internet, Software Librea

WordPress 2.9 liberatu da.

wordpressBlogak sortzeko WordPress aplikazioaren 2.9 bertsioa liberatua izan da eta beraz, software honen bitartez sortuta dauden blogetan eguneraketak burutu daitezke jada. Bertsio honen berrikuntzen artean, irudi editore bat dakar kudeaketa panelean bertan integratuta. Editore honek argazkiak moztea, biratzea edo tamainaz aldatzea baimentzen du esaterako. Zakarrontzi sistema bat ere gehitu dute ezabatutako sarrerak edo iradokizunak berreskuratu ahal izateko eta on-line webguneetatik bideoak txertatzeko era erosoagoa ere gehitu dute, horrelako zerbitzu ospetsuenekin bateragarria.

http://wordpress.org/
http://wordpress.org/development/2009/12/wordpress-2-9/

Internet

Filebox, 488 GBeko doako lekua amaraunean

Filebox

Filebox

Zenbait zerbitzu daude Interneten non fitxategiak gorde daitezkeen urrutiko zerbitzari batean edonondik Internet konexio baten bitartez eskuragarri eduki ahal izateko. Baina, edo ordaintzekoak dira edo ez dute eskaintzen leku handirik. Filebox, ordea 488 GBeko lekua eskaintzen du, alegia, gehienen disko gogorraren datu guztien kopia osoa egiteko modukoa,eta musu-truk. Hau, nahiko izango ez balitz, premium kontuak mugagabeko lekua eskaintzen du. Premium zerbitzuaren prezioak ere ez dira garestiak, 6,95 dolar hileko, 29.95 dolar urteko eta orain dagoen eskaintza baten bitartez, 49.95 dolar bizitza osorako.

Gainera, karpetak kudeatzeko eta fitxategiak partekatzeko aukera zein partekatzeko baimenak zehazteko aukera ematen du. Eta multimedia fitxategiak erreproduzitzeko zerrendak sortzea ere ahalbidetzen du. Hau guztia doako zein premium erabiltzaileentzat. Premium erabiltzaileek gainera, beren fitxategien jaitsierengatik ordainketak jaso ahal dituzte, fitxategiak azkarrago jaistea eta inolako mugarik gabe zein beste gehigarri batzuk ere lortu ahal dituzte..

http://www.filebox.com/

Google, Internet, Nabigatzaileak

Google Chromerako gehigarrien webgune ofiziala eskuragarri dago

Mozilla Firefoxen kasuan bezala, Google Chrome nabigatzaileak ere martxan jarri du webgune ofizial bat bere nabigatzailerako gehigarriak biltzeko. Webgune horretatik garatzaileek argitara ditzake bere gehigarriak eta erabiltzaileek era arin batean instalatu ahal dituzte Google Chrome nabigatzailean. Testuaren arabera bilatu daitezke edo berrienak zein gehien deskargatzen direnen zerrenda ikus daiteke. Aukeratutako gehigarrian klik eginda, azalpen luzeagoa eta instalatzeko botoia agertuko da.

Mac Os X eta GNU/Linux sistema eragileekin webgunea ikusten bada ere, oraingoz ez dago eskuragarri gehigarriak instalatzeko aukera. Beraz Google Chrome nabigatzailea MS Windows sistemetan erabiltzen duten lagunen eskura dago soilik.

https://chrome.google.com/extensions