Udako Euskal Unibertsitatea (UEU) batez ere udako ikastaroengatik baldin bada ezaguna ere, urtean zeharreko ikastaroak bultzatzen dihardu, etengabeko prestakuntza urte osora eta batez ere herritar guztiei zabaltzeko asmoz. “Ordenagailua eta internet euskaraz” eta “Web dinamikoen garapena PHP eta MySQL erabiliz” dira Informatika eta Teknologia Berriak ataleko bi ikastaro interesgarri.
Lehenengoa “Ordenagailua eta Internet euskaraz” izenekoa da, ordenagailua euskaraz jarri nahi duenari eta Interneten euskaraz dauden baliabideak ezagutu nahi dituenari zuzendua dago. Sei orduko iraupena du, apirilaren 14an eta 21ean emango da arratsaldeko lau eta erdietatik zazpi eta erdiak arte.
Bigarren ikastaroa “Web dinamikoen garapena PHP eta MYSQL erabiliz” izenekoa da eta on- line da. Saio presentziala egingo da maiatzaren 3an, 24 orduko iraupena du.
Informazio gehiagorako http://ueu.org helbidera jo daiteke.
Informatika eta teknologia berriak ataleko ikastaroak hasteko prest daude UEUren eskutik
Internet Explorer 9ren “preview”-a deskargatu daiteke jada
Microsoftek aurkeztu ditu Microsoft Internet Explorer 9k izango dituen berritasunak eta deskargagarri jarri du bere nabigatzailearen bertsio honen previewa. Badirudi, bertsio berri honetan indarrak jartzen ari direla nabigatzailearen mamian, estetika edo itxuran baino, hau da, estandarrak ondo kudeatzeko eta errendimenduaren aldetik aurrerapausoak ematen ari dira. Ildo horretatik doa hain zuzen ere, sortu duten JavaScript motor berria, Chakra izenekoa.
Aipatu beharrekoa da, Internet Explorer 9 ez dela ibiliko MS Windows XP sistemetan.
Informazioa: http://windowsteamblog.com/blogs/windowsexperience/archive/2010/03/16/internet-explorer-9-at-mix10.aspx
Previewa deskargatzeko lotura: http://ie.microsoft.com/testdrive/
Ezin da jakin nork bisitatu duen norberaren profila Facebooken
Facebook erabiltzen duen orori, titulua irakurrita, seguru gaia ezaguna egiten zaiola. Izan ere, Facebook erabiltzaile gehienek edo guztiek jaso dute gonbidapena norberaren profila nork bisitatu duen esaten duen aplikazio bat erabiltzeko.
Facebook honetaz jabetu da, eta argitaratu duten komunikatu batean adierazten dute, Facebook-en, ez dela posible jakitea nork bisitatu duen norberaren profila. Ingelesezko testuan, gutxi gorabehera esaten da: Ez sinistu inongo aplikaziori, zure profila edo argazkiren bat nork ikusi duen esango dizula adierazten duena: 1) Ezin dute, 2) Bortizki desgaitzen ari gara, hori egin ahal dutela aipatzen dutenak, 3) Zuk aplikazio hauek gelditzen lagundu ahal duzu, aplikazio hauen inguruan ohartarazten ikasten http://www.fb.me/help/?faq=13237 helbidean.
Hona hemen testua:
http://www.facebook.com/facebook?v=feed&story_fbid=418014835504