Badirudi 2012. urteko produktu entzutetsuenetako bat telebista adimenduak izango direla, hau da, sistema eragile bat darabilten telebistak. SmartTV gisa ezagutzen dira, eta haien ezaugarri nagusia telebista sarera konektatu ahal izatea da, hau da, ordenagailuak balira bezala, Interneten ibiltzeko aukera. Joan den astean jakin zen Canonical enpresak bere Ubuntu sistema eragilea telebistetarako prestatzeari ekingo ziola; eta berriki jakin da ere Googlek, bere Android sistema eragilea darabilen Google TV zabaltzeko ahaleginetan, telebista ekoizleak ordaintzeko prest dagoela. Googlek gezurtatu egin du.
Google TV sistemak eskaintzen dituen ezaugarrien artean hauek aipa genitzake: Android sistema eragilea darabilten sakelakoek telebista mota horien telekomando lana egin dezakete; eta, telebistetan, Chrome nabigatzailearekin Interneten ibiltzeko aukera izango da.
Informazio gehiago: http://www.neowin.net/news/google-paying-to-have-android-installed-on-tvs