Internet, Sare sozialak eta Microblogging

Tweety Got Back, Twitter gunerako gai grafikoak

twitterTwitter, webguneak edo blogak bezala, pertsona edo entitateen izaeraren beste isla bat bilakatzen ari da. Eta gero eta jende gehiago pasatzen da Twitterren erabiltzaile ezberdinen guneetatik, besteak beste, bilatzaileen hainbat emaitzatan agertzen direlako dagoeneko. Hala, bada, komenigarria da norberaren gustura moldatuta eta txukun edukitzea.

Tweety Got Back webgunean, bakoitzaren Twitter gunearen diseinua ederra jartzeko hainbat diseinu eskaintzen dira, 350 momentu honetan. Gainera, oso erraza da Twitterren gunean diseinua ezartzea, bakoitzak gustuko duen diseinuari sakatu eta Twitter kontuaren datuak eman besterik ez.

Diseinu gaiak aurkitzeko bilatzaile bat dator eta atalka sailkatuta daude.

http://www.tweetygotback.com/

Sare sozialak eta Microblogging, Segurtasuna

Buckupify norberaren online datuen ziurtasun kopia

Era batean edo bestean, jende askok bere disko gogorrean dituen dokumentuen kopia egiteko ohitura dauka sarritan edo ez hain sarritan. Zer esanik ez, enpresetan, beren zerbitzarien eta ordenagailuen informazio garrantzitsuaren kopia egiteko ohitura egoten da. Baina, oraingoz oso hedatuta ez dagoena da online datuen ziurtasun kopia egitea, eta garrantzia hartzen ari da kontu hau pixkanaka-pixkanaka. Izan ere, askotan esan den bezala, aplikazioak online erabiltzeko joera dagoela esan daiteke eta gune askotan gordetzen dira bakoitzaren dokumentuak, irudiak, bideoak, agenda, posta elektronikoak, kontaktuak, atazak.

Hain zuzen ere, hau da Buckupifi zerbitzuak eskaintzen duena, Twitter, WordPress, Gmail, Google Docs, Flicker, Facebook, Basecamp, Photobucket, Delicious eta Zoho webguneetan ematen du ziurtasun kopia egiteko zerbitzua, baina, Twitterren besterik ez da doakoa, webgune guztietan egin ahal izateko ordaindu behar da. Zerbitzuaren web gunean daude tarifa ezberdinak eta zerbitzuaren zehaztapenak. Zerbitzua 15 egunetan probatu daiteke dohainik.

Ideia ez da txarra, baina garesti xamarra da, eta doako aukera nahiko eskasa da, soilik Twitterren erabili ahal bada.

http://www.backupify.com

Internet, Sare sozialak eta Microblogging

Linkedin sare sozialak 50 milioi profesional batzen ditu

linkedin

Linkedin profesionalentzako sare sozial bat da, eta kopuru hau ikusita, esan daiteke, profesional sare sozialik erabiliena dela mundu osoan. Izan ere, Jeff Weinerrek, Linkedineko kontseilari delegatua, bere blogean argitaratu duenez, dagoeneko, mundu osoko 50 milioi profesional batzen ditu sare sozialak. Bitxikeri bezala, aipatzen du 2003. urtetik, Linkedin abiarazi zenetik, urte bat eta lau hilabete eman zuen sare sozialak milioi bat erabiltzaile lortu arte, azken milioia, ordea, hamabi egunetan lortu da.

Plazaratzen den beste datu bat da, erabiltzaileen %50k AEBtik kanpokoak direla eta Europako erabiltzaileek guztirakoaren %11 osatuko luketela. Bestetik, India da hazkunderik handiena duen herria.

Weinerren iritziz, Linkedinen arrakastaren gakoa, ikuspuntu globala da, zeren eta mundu osoko eta arlo ezberdinetako profesionalen arteko harremanak ahalbidetzen baititu, kasu askotan nazioarteko harreman profesionalak lortuta.

http://www.linkedin.com

http://blog.linkedin.com/2009/10/14/linkedin-50-million-professionals-worldwide/