MS Office 2010 bulegotika suitearen prezioak jakinarazi ditu Microsoftek
Microsoftek jakinarazi ditu MS Office 2010 bulegotika suiteak izango dituen prezioak. MS Office aplikazioaren bertsio berria aurtengo ekainean ateratzea aurreikusten da.
Aldi honetan, beste aurrekoetan ez bezala formatu berri batean salduko da bulegotika suitea, “Product Keys Card”e-n bitartez, aktibazio-kodeen bitartez, alegia. Era honetan, merkeagoa erosi ahal izango da kutxan baino, hori bai, soilik ordenagailu baterako lizentzia dauka. Kutxaren bitartez erosita, ordea, bi ordenagailutarako lizentzia dauka. Prezioak hurrengoak dira: Home and Student: $149 kutxan eta $119 aktibazio-kodearen bitartez, Home and Bussines: $279 eta $199 hurrenez hurren eta Professional: $499 eta $349.
MS Office 2010 beta bertsioa dagoeneko prest badago ere, 2010eko ekainera arte ez da argitaratuko behin betiko bertsioa. Starter, Home and Student, Home and Business, Standard, Professional eta Professional Plus adar ezberdinak eskainiko dira, bakoitza bere prezio eta ezaugarri ezberdinekin. MS Office 2010 Professional Plusek, adibidez, Word, Access, Excel, InfoPath Designer, InfoPath Filler, OneNote, Outlook, PowerPoint, Publisher, SharePoint Workspace eta Office Communicator ekarriko ditu ez ordea MS Visio 2010 eta MS Project 2010.

