Kaspersky ziurtasun enpresa ezagunak iragarri du ABEn patente bat lortu duela malwarearen kontrako irtenbide bat garatzeko. Karsperskyren hardware irtenbidea sistema eragiletik kanpo lan egingo luke, CPU eta biltegiratze euskarriaren artean.
Irtenbide hau automatikoki eguneratuko litzateke, birusak eta beren sinadurak kudeatzeko datu base propioak izango lituzke. Era independente batean edo aplikazio batekin batera lan egin ahal izango luke. Bere xedea da malwarearen inguruko jakinarazpenak eta informazioa eman eta malwarea kontrolatzea eta detektatzea.
Irtenbide honek prozesagailu eta RAM memoria propio bat erabiliko luke, beraz, ez lituzke sistemaren baliabideak erabiliko eta beraz, ordenagailuaren eraginkortasunean ez luke efekturik edukiko.
Kasperskyren albistea: http://www.kaspersky.com/news?id=207576021