Firefox 12 bertsioa plazaratzeko data ofiziala atzo zen, baina, ohikoa bilakatzen ari den bezala, aurretik ere posible zen Mozillaren FTP zerbitzarietatik Firefox deskargatzea. Nabigatzailearekin batera, Mozilla Fundazioak Thunderbird posta bezeroaren 12. bertsioa ere kaleratu du.
Firefoxen azken bertsio horrek ez du berrikuntza handirik eskaintzen; izan ere, hilabete bakarra pasa da 11. bertsioa karrikaratu zenetik.
Hala ere, baditu berrikuntza txiki batzuk. Orri barruan egiten diren bilaketen emaitzak pantailan zentratu egin dira; Windowsen, eguneratze isilak sartu dira, eta HTML5en bideoak ikusteko kontrolatzaile batzuetan hobekuntzak egin dira.
Aldaketa txiki batzuk izan dira, eta espero da ekainean eskainiko den 13. bertsioak aldaketa sakonagoak jasoko dituela; esaterako, hasierako orriaren itxuran, hainbat aldaketa, eta fitxa berriak sortzeko aukeran, berrikuntzak.
Urte bakarrean, Mozilla Fundazioak Firefoxen laugarren bertsiotik 12.era egin du salto, eta badirudi eguneraketa egutegi horren atzean Firefox Chromeren mesedetan galtzen ari den kuota berreskuratzeko saioa egon daitekeela. Eguneraketa isilarekin, Mozillak hilero egiten ari den eguneraketak iraunkorrago egin nahi ditu erabiltzailearentzat.
Firefox 12 plazaratu dute, aurreko bertsioa kaleratu zutenetik hilabetera
Xmarks bertan behera geldituko da 2011ko urtarrilan
Xmarks nabigatzaileetarako oso gehigarri ezaguna da. Gehigarri honek edozein ordenagailutatik laster-markak eta gogokoak sinkronizatzea ahalbidetzen du. Web ingurunean barne ikusi eta kudeatu ahal dira estekak https://my.xmarks.com/ helbidean. Hasiera batean, Firefox nabigatzailerako gehigarri bezala hasi bazen ere, egun, Mozilla Firefox, MS Internet Explorer, Google Chrome eta Safari nabigatzaileetarako gehigarria zegoen. Oso gehigarri erabilgarria da ordenagailu edo gailu digital ezberdinetatik Internetera konektazen diren erabiltzaileentzat. Hala ere, 2011ko urtarrilaren 10ean bertan behera geldituko da zerbitzua, orrialde honetan adierazten duten bezala: http://www.xmarks.com/about/shutdown. Ez omen dute lortu negozio bideragarri bat aurrera eramatea. Antza, jartzen duten publizitatea, dituzten gastuen zati txiki bat ordaintzeko baino ez da heltzen. Une honetan 5 molioi erabiltzaileren mila milioi laster-marka baino gehiago kudeatzen eta sinkronizatzen ditu. Hala ere, aipatutako web orrialde honetan beste alternatiba batzuen berri ematen dute: Firefox Sync http://www.mozilla.com/firefox/sync/, Chrome Sync http://www.google.com/support/chrome/bin/answer.py?answer=165139 eta Windows Live Essentials http://explore.live.com/windows-live-devices-and-sync-program-settings-ui, hauek guztiak doakoak, eta Mobileme http://www.apple.com/mobileme/ erabiltzeko urteko 99$ ordaindu behar dira.
Fennec, sakelako telefonoetarako Firefox bertsioa atera da
Kalean dago jada Fennec, Firefox nabigatzailearen bertsioa sakelako telefonoetarako. Beraz, posiblea da jada nabigatzaile hau erabiltzea ordenagailuetan zein telefono mugikorretan. Nokia N 900 izan da ekartzen duen lehenengoa, baina laster batean, ziur-asko beste hainbat telefono mugikor batuko zaizkio.
Mugikorretarako nabigatzaile honi, Firefoxi bezala, gehigarriak gehitu ahal zaizkio, aparteko funtzionalitateak ahalbidetzeko. Momentuz, 40 gehigarri baino gehiago daude prestatuta jada Firefox nabigatzailearen bertsio mugikorrean ibili ahal izateko.
Hona hemen Mozillaren informazioa: http://blog.mozilla.com/blog/2010/01/29/firefox-for-maemo-now-available/ eta proiektuaren webgunea: http://www.mozilla.org/projects/fennec/1.0a1/releasenotes/