Google, Internet

Google Street View-n erabiltzaileen argazkiak ere agertzen dira

google_streetview_argazkiakGoogle Street View Google maps zerbitzu iraultzailearen funtzionalitate iraultzailea da zeren eta munduko hiri eta herri askotako kale eta errepideetatik ibilaldi birtualak egitea ahalbidetzen duen. Hau da, Google Mapsen bitartez mundu osoa satelite gisa ikus badaiteke, Street View aukeraren bitartez errepide zein herri eta hiri askotako kaleetan murgildu ahal da erabiltzailea eta mugitu bertan ibiliko balitz bezala. Hala, bada, hemendik aurrera erabiltzaileen argazkiak ere gainjarrita agertzen dira kalean ikusten diren eraikin ezberdinetan. Irudi txikiak agertzen dira eraikinetan eta saguarekin gainean kokatuta eraikinaren gainjarrita handitzen dira. Argazki hauek Googlerena ere den Panoramio on-line irudi zerbitzuan dauden irudiak dira.

http://maps.google.com/

Internet

Doako ostatze zerbitzuen direktorioa

free_web_hosting_infoAsko dira webguneak garatzeko doako baliabideak ezagupen tekniko gehiegirik behar ez dutenak. Baliabide hauen bitartez posiblea da bai webgune estatikoak eraikitzea, alegia, eduki estatikoak dituztenak, eguneraketa gehiegirik gabe eta parte hartze ahalbidetzen ez dutenak eta bai webgune dinamikoak, blogak bezala, esaterako. Hor dago WordPress (http://wordpress.org/), adibidez. Alabaina eraikitzen den edozein webgune argitaratzeko ostatze zerbitzua ezinbestekoa da. Hau da, webgune hori egon behar da Interneteko zerbitzari batean gordeta edo ostatuta.

Hala, bada, Free Web Hosting webgunean http://www.free-webhosts.com/ webguneak garatzeko eta argitaratzeko ostatze zerbitzu doakoa aurkitzeko direktorio bat eskaintzen da. Ostatze zerbitzu bakoitzeko dituen ezaugarriak azaltzen dira, honela, ostatu nahi den webgunearen arabera baliteke ezaugarri batzuk behar izatea. WordPress blog bat instalatzeko, adibidez, PHP lengoai interpretatzailea eta MySQL datubasea beharko da.

Internet, Segurtasuna

Konprobatu web bat segurua den URLVoid webgunearen bitartez

URLVoid antzematen du webgune bat fidagarria eta segurua den. Horrela, beti zalantza baten aurrean, webgune batera sartu aurretik zerbitzu hau erabili ahal da ziurtatzeko fidagarria den ala ez.

Zerbitzua erabiltzeko webgune honetara joan behar da: http://www.urlvoid.com/.

Jakiteko webgune bat segurua den aplikazio honek beste hainbat webgunetan begiratzen du ea zerrenda beltzen batean dagoen. Google-ren McAfee edo Nortonen begiratzen du esaterako beste askoren artean. Horregatik bere emaitzak nahiko fidagarriak dira. Hala ere, dena bezala, webgune honetan jasotzen den emaitzak ezin du bermatu %100ean webgune bat fidagarria dela. Beraz, zalantza sakonen aurrean, hobe ez sartzea, URLVoidek ez dela arriskutsua esan arren.