Zeregin zerrendetarako aplikazioak
Ordenagailuak eta tramankulu digitalak baliabide aproposak dira norberaren bizitza, lana, edo azken finean, egunerokotasuna antolatzeko. Agendak, egutegiak, kontaktuak, helbideak, telefonoak eta beste hainbat kontu ordenagailuetan edo sakelako telefonoetan gordetzen ditugu. Hauetaz gain, lan arloan edo arlo pertsonalean burua zereginez josita daukagu. Eta azkenean, beti ahazten da baten bat edo beranduegi gogoratzen da.
Hala, bada, zeregin zerrendak edo “Todolist” kudeatzeko aplikazio asko aurkitu ahal dira norberaren beharretara ondoen egoitzen dena aukeratzeko.
Ez ahaztu esnea!
Bai, honek Zibergela atalaren artikulu bat jarraitzen du izaten, baina izan ere, “Remember The Milk” izena du azalduko den lehen aplikazioak, ingelesez “Gogoratu esnea” esan nahi du. Aplikazio hau nahiko ezaguna da eta zeregin zerrendak oso era malgu batean kudeatzea ahalbidetzen du. Zerrenda ezberdinak sortu ahal dira eta zerrenda bakoitzean zeregin ezberdinak sortu ahal dira era arin batean. Zerrenda hauek ikusi eta kudeatu ahal dira webgunearen bitartez eta aplikazio ezberdinen bitartez, bai proiektuaren aplikazio ofizialak zein erabiltzaile edo garatzaile ezberdinek garatutakoak erabiliz. Eta bereziki hau da Remember The Milk aplikazioak daukan oso ezaugarri garrantzitsu bat, alegia, sistema eta aplikazio ezberdinen artean elkarreragingarritasuna. Sakelako telefono sistema garrantzitsuenetarako aplikazioak daude proiektuaren webgune ofizialean: Blackbery, iPhone, Android, Windows Mobile, esaterako. Bestetik, iGooglen, Google Calendar edo Gmail-en ere integratu daiteke, hala nola Twitterrekin edo Netvibesekin, esaterako. Gainera, formatu estandar ezberdinetan esportatu eta inportatu daitezke zeregin zerrendak, adibidez iCalendar, Atom edo RSSren bitartez. Eta garatzaileentzat API bat eskaintzen du Remember The Milk proiektuarekin komunikatzeko gai diren aplikazioak garatu ahal izateko. Hau da proiektuaren webgunea: http://www.rememberthemilk.com bertan izena eman eta erabiltzen has daiteke.
Google Task
Google Task, zeregin zerrendak kudeatzeko Googleren gehigarria da GMailen eta Google Calendarren integratzen da eta bietatik beraz zeregin zerrenda kudeatu ahal da eta zerrenda hau ezkutatu edo erakutsi edozein momentutan. GMailen, gainera, posta elektronikoak zeregin zerrendan ere gehitu ahal dira zeregin bezala. Beraz, oso gomendagarria da GMail erabiltzaileentzat, are gehiago GMail erabiltzeaz gain sakelako telefonoan Android sistema eragilea edukiz gero. Izan ere, telefono mugikorretarako sistema hauetan Gtasks aplikazioa aurki daiteke Android Market aplikazio biltegian, doakoa da eta Google Taskeko zeregin zerrendak sinkronizatu ahal dira eta sakelako telefonotik ere ikusi eta kudeatu.
Google Task-en ere erabiltzaile bakoitzak zeregin zerrenda ezberdinak sortu ahal ditu, horrela banatu ahal dira zerrenda ezberdinetan, adibidez: etxea, lana, pertsonala, eta abar. Honez gain, kronologikoki edo lehentasunaren arabera ordenatu ahal dira zereginak zerrenda bakoitzean eta koskak ezarri eta kendu ahal zaie menpekotasunak adierazteko edo zerrenda nolabait hierarkizatzeko. Era berean, posiblea da norberari zeregin zerrenda posta elektronikoz bidaltzea edo inprimatzea.
Honen inguruan gehiago irakasteko, hemen dago aplikazioaren laguntza helbidea: http://mail.google.com/mail/help/tasks/.
Aplikazio honen abantaila nagusia, azken finean, aurrekoa bezala, Interneten egonda edozein ordenagailutatik edo Internet duen sakelako telefonotik kontsulta daitekeela da, eta beraz, leku ezberdinetatik ikusi eta kudeatu ahal dira zereginak. Gainera, Interneten dagoenez, sistema eragile guztietan erabili ahal izango da, nabigatzailea eta Interneterako konexioa baino ez da behar.
Beste batzuk
Remember the Milk eta Google Task aipatu ditugu oso ezagunak direlako eta gure ustez, oso interesgarriak, baina beste asko ere badaude, adibide bezala eta probatzeko gogoa duenarentzat Toodledo http://www.toodledo.com/, Teuxdeux http://teuxdeux.com/ edo Task.fm http://task.fm/ ere oso aukera onak izan ahal dira.
Google Street View Google maps zerbitzu iraultzailearen funtzionalitate iraultzailea da zeren eta munduko hiri eta herri askotako kale eta errepideetatik ibilaldi birtualak egitea ahalbidetzen duen. Hau da, Google Mapsen bitartez mundu osoa satelite gisa ikus badaiteke, Street View aukeraren bitartez errepide zein herri eta hiri askotako kaleetan murgildu ahal da erabiltzailea eta mugitu bertan ibiliko balitz bezala. Hala, bada, hemendik aurrera erabiltzaileen argazkiak ere gainjarrita agertzen dira kalean ikusten diren eraikin ezberdinetan. Irudi txikiak agertzen dira eraikinetan eta saguarekin gainean kokatuta eraikinaren gainjarrita handitzen dira. Argazki hauek Googlerena ere den Panoramio on-line irudi zerbitzuan dauden irudiak dira.
Googleren atzealde zuria txepela iruditzen zaionak badauka aldatzeko aukera eta gustuko irudi bat jarri ahal izango du bilatzailearen atzealdean. Era honetan, ordenagailua erabat pertsonalizatzea gustuko dutenek jada ez dute faltan botako Google ere pertsonalizatzea. Oraingoz soilik AEBetako orrialdean agertzen da aukera, beraz, aukera hori ikusi ahal izateko, momentuz helbide honetara joan beharko da:
Googlek bilaketa segurua gehitu du bere aukeren artean HTTPS protokoloaren bitartez. Bilaketa seguru hau erabili ahal izateko
Googleren Google Places izeneko webgunean baliabide ezberdinak eskaintzen dira negozioen jabeek bere negozioak Interneten sustatu ahal izateko. Hasteko negozioa sortu behar da webgunean eta gero Google Maps-en kokatu daiteke eta nola agertuko den konfiguratu daiteke. Hala, bada, negozioaren telefonoa, webgunea edo posta elektronikoa jar daiteke, nola ez, baina gainera beste ezaugarri batzuk ere zehaztu daitezke, ordutegia edo onartzen diren txartel motak, esaterako. Gainera, produktuen argazki batzuk erakutsi ahal dira.
OffiSync Microsoft Officerako gehigarri bat da, Microsoft Office eta Google Docs bateratzea ahalbidetzen duena. Alegia, Google Docs dokumentuak, zuzenean ireki daitezke MS Officetik deskargatu behar gabe. Era berean, dokumentuak aldatu eta gorde daitezke Google Docs-en zuzenean. Hau da, MS Officetik zuzenean lan egin daiteke Google Docs-en dauden dokumentuekin.
Android sakelako telefonoetarako sistema eragile bat da eta 2007ko azaroan aurkeztu zenetik, joan da hedatzen eta interesa pizten bai telefono mugikorren fabrikatzaileengan zein erabiltzaileengan. Android software librea da eta bere ardura Open Handset Alliance erakundeak du. Open Handset Alliance Googlek bultzatutako partzuergo bat da eta partzuergo honetan estandar irekiekin konprometituta dauden hainbat entitatek parte hartzen dute, hardware, software zein telekomunikazio arlokoak, batik bat.
Zibergela ataleko aurreko artikulu batean,
Picnik,
Buzz-en bitartez, Google beste saiakera bat egiten ari da Internet sozialaren trena hartzeko. Googleren dema, micorblogging omen da kasu honetan, zeren eta zerbitzu honen bitartez, egoerak eta iruzkiank jarraitzaileekin partekatu daitezkeelako. Loturak eta argazkiak ere txertatu daitezke iruzkinetan, eta era berean erabiltzaileen bidalketetan iruzkinak ere egin daitezke.
Egun, pixkanaka-pixkanaka, ordenagailu batekin lan egiteko joera, lokaletik, hodeira bilakatzen doa. Alegia, gero eta gehiago erabiltzen diren aplikazioak, edukiak edo dokumentuak, Interneten daude, PC batean egon beharrean. Honek, mugikortasuna eta berehalako erabilgarritasuna ematen du. Alde batetik, etxeko ordenagailutik, bulegoko ordenagailutik, ordenagailu eramangarritik, netbooketik, edo sakelako telefonoak bezalako gailuetatik, dokumentu, informazio edo askotan aplikazio bat eskuragarri eduki ahal du erabiltzaileak. Horretarako, Internet konexio bat baino ez da beharrezkoa. Dokumentu edo fitxategi ezberdinak, leku ezberdinetatik eta momentu ezberdinetan eskuragarri eduki eta landu ahal izatea ekartzen du honek. Eta batzuetan, beste erabiltzaile batzuekin partekatzea ere posiblea da, soilik irakurtzeko edo, idazteko baimenarekin, pertsona ezberdinen artean osatzeko.
Google City Tours proiektuak edozein hiritako eta herritako ibilbide turistikoak egiten ditu, helbide bat zehaztuta, helbide horretatik abiatuta zehaztutako hiri edo herrietatik ibilbide turistiko bat sortzen du, horretarako soilik Google Maps eta Googlen informazioaz baliatzen da.
Aukera asko egoten dira dagoeneko posta elektronikoa irakurtzeko, ordenagailuan, mahaigaineko aplikazio batetik, sakelako telefonotik edo web postare-en bitartez, alegia, internet nabigatzaile batekin. Zerbitzu askok eskaintzen dute posta azken era honetan, Yahoo, Hotmail edo GMail dira ezagunenetarikoak. Mugikorrean posta mezuak irakurtzea, abantaila handia da, zeren eta telefonotik bertatik baitaude eskuragai bidalitako eta jasotako mezuak beti. Hala ere, telefono gailuak zein sistema eragileak eta interfazeak hobetzen joaten badira ere, oraindik, askoz erosoagoa da ordenagailu batetik irakurtzea eta idaztea. Mahaigaineko aplikazio batean posta kudeatuz gero, era eroso batean kudatzen da posta elektronikoa, kontu bat baino gehiago irakurri ahal izaten da eta gainera, askotan aparteko gehigarriak gehitzen dira funtzio berriak eta posta zerbitzua osatzeko, baina printzipioz, soilik konfiguratzen den ordenagailutik irakur daiteke. Web posta, ordea Internet edukita, edonondik irakur daiteke, sakelako telefono batetik ere bai, baina web postarako interfazeak eta erabilera, astunagoa eta motelagoa izaten da, gainera era honetan ez da egoten mahaigaineko aplikazio batean beste funtzionalitate gehigarri. Hala ere, arlo hau joan da hobetzen eta AJAX ( Asynchronous JavaScript And XML) bezalako teknologiak erabilita lortu da web posta interfazeak arintzea eta apurka-apurka gehienetan funtzionalitate berriak joan dira gehitzen. Beraz, web posta edo web mail ingelesez, oso aukera ona da ordenagailu eta leku ezberdinetan posta kudeatu nahi izanez gero.

