Twitterrific, argitaratutako txioak editatzeko aukera bat

1397739477-2014-04-17-at-14-56-32-Bazen garaia norbaitek burutazioa izateko Twitterren argitaratzen diren txioak editatzeko. Arazoaren konponbidea, hala ere, ez du ofizialki Twitterrek kaleratu. iOS plataformarako Twitterrific aplikazioak azkenengo eguneraketan txertatu du aukera, eta atrebentziak App Storean kritika onak jasotzeko balio izan dio.

Karaktere gutxitan eta bizi-bizi idazteko den microblogging sarea da Twitter; eta hortik duen arrakasta. Baina freskotasun horrekin edo presaka idazten dutelako, erabiltzaileei bidalketetan han-hemenka ihes egiten diete akats ortografiko, gaizki esan edo datu okerrek. Sare sozial gehienek mezuak editatzeko aukera aspaldi gehitu zuten, eta, besteak beste, Facebooken jada ez dago halako eragozpenik. Twitterrek temati eusten dio bereari, baina asko kexu dira esanak eroso zuzendu ezin dituztelako. Gaur-gaurkoz dagoen era bakarra gogaikarria da erabat: eskuz txioa ezabatu eta berriz idatzi. Mugarria eta albiste ona da Twiterrific aplikazioaren egitasmoa, beraz. Behinik behin, iPhone erabiltzaileek, ez dute trabarik izango txioak zuzentzeko.

Txiolariek hainbeste aplikazio edo bezero dituzte haien kontuak telefono edo tabletetatik kudeatzeko. Twitterrek badu aplikazio ofiziala hainbat plataformatarako eskuragarri, baina nahiko mugatua da, eta besteek gehitutako funtzionalitateak berandu eransten dizkiote. Besteak beste, menuak pertsonalizatzeko edo nahi den traolaren lasterbidea erakusteko aukerarik gabe jarraitzen du. Twitterrific da azkena erabiltzaile askoren eskaerari erantzun eta Twitterri aurre hartzen.

Idatzi den txioa aukeratu, oinean eskuinean dagoen More Actions» hautatu, eta Delete and Edit Tweet emanda edita daiteke. Twitterrific doan dago eskuragarri App Store-n.

Hala eta guztiz ere, publizitaterik gabe baliatu edo Twitterreko abisuak ematea nahi bada, ordaindu beharreko gehigarriak dakartza aukeran.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>