WinFF software librearen bitartez audio eta bideo formatu ezberdin askoren arteko aldaketak egin daitezke. WinFF software librea da eta MS Windows zein GNU/Linux sistemetan erabil daiteke, gainera bertsio eramangarri bat ere badago, sistemetan instalatu gabe, usb memoria batean eramateko, adibidez. Aplikazioari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, edo deskargatzeko, proiektuaren webgunera jo daiteke: http://winff.org. Ubuntu edo GNU/Linux sistemetan software biltegitik ere instalatu daiteke.
Format Factory, beste aukera bat izango litzateke. Ez da software librea baina bai dohainik deskargatu daitekeela. Gainera, euskaratuta dago Luberri blogaren arduraduna den Alexi esker. Hemen azaltzen du Alexek http://alexgabi.blogspot.com/2009/03/format-factory-euskaraz.html. Format Factory aplikazioaren webgunea, hau da: http://www.formatoz.com
Mobile Media Converter, GNU/Linux, MS Windows eta Mac OS X sistemetan erabili ahal da. Azken hau sakelako telefonoetako formatuetara bereziki bideratuta dago. Hau da proiektuaren webgunea eta bertatik deskargatu daiteke aplikazioa: http://www.miksoft.net/mobileMediaConverter.php
One Response to Audio eta bideo formatuak aldatzeko aplikazioak
Alexen blogaren lotura ez dabil fin l-a ez duelako hartzen. Helbide osoa hau da: http://alexgabi.blogspot.com/2009/03/format-factory-euskaraz.html
Bide batez nik Linuxen bideoetarako Arista Transcoder erabiltzen dut eta soinuetarako Sound Converter.