Sare sozialak eta microblogging baliabideak norberaren bizitzan lekua egiten joan dira eta gutxiago edo gehiago Internet erabiltzaile askok denbora ematen dute sareak eta microbloggin baliabide hauek arakatzen eta kudeatzen. Gainera ohikoa da erabiltzaile batek sare sozial bat baino gehiago erabiltzea. Eta ez hori soilik, erabiltzaile batzuek sare sozial edo microblogging zerbitzu berean kontu edo identitate bat baino gehiago era badaukate.
Izan ere, eguneko denbora asko suposatu ahal da erabiltzaile askorentzat beren microblogging eta sare sozialen azpiegitura hau guztia kudeatzea. Beraz, sare sozialen hedapena eta garapenarekin batera, kontu guztiak kudeatzeko era zentralizatu baten beharra joan da ateratzen. Horrenbestez, kontuak kudeatzeko era zentralizatu hau eskaintzen dituzten hainbat aplikazio agertzen joan dira.
Tweetdeck
Tweetdeck aplikazioaren bitartez Twitterreko hainbat kontu eta Facebook, Linkedin, Buzz, MySpace eta Foursquare kontu banak kudeatu daitezke. Doako aplikazioa da eta hemendik jaitsi daiteke: http://www.tweetdeck.com. MS Windows, Mac Os X eta GNU/Linux sistemetan ibiltzen da. Gainera Android sistema duten sakelako telefonoetan ere instalatu daiteke Android Market-en bitartez eta iPhone, iPod eta iPad gailuetarako ere badago, bai webgunetik deskargatuta edo bai App Storetik.
Informazioa erakusteko orduan, ordenagailuetan zutabeka erakusten du, eta zutabe bakoitzean sare sozial bateko kontu bat erakusten da, zutabe horiek ordenatu daitezke eta gehitu eta kendu ahal dira erabiltzaileak nahi duen bezala. Gainera, zutabeak izan ahal dira kontuak, Twitter zerrendak, eguneraketak, bilaketak edo iragazki bereziak. Sare sozialetan eta microblogging guneetan sarreraren bat idatzi nahi bada, idazterakoan, aukeratu ahal da zein kontutan argitaratuko den. Sarerretan, argazkiak, bideoak, lokalizazioa eta loturak, loturak, nahi izanez gero automatikoki laburtzen ditu karaktere gutxiago okupatzeko. Tweetdeck doakoa bada ere ez da software librea eta ez dago euskaraz.
Gwibber
Aplikazio hau GNU/Linux sistemetarako aplikazioa da, Ubuntu, Debian, Suse, Fedora eta Gentoo banaketetarako paketeak daude. Hala bada, pakete eta aplikazio biltegitik instalatu ahal da zuzenean, Ubunturen kasuan Ubuntu Software Biltegia edo Synaptic erabili daiteke, esaterako. Software librea da, doakoa da eta euskaraz dago zati bat. Hau da aplikazioaren webgunea:
http://gwibber.com/. Gainera, Ubunturen azken bertsioetan instalatuta dator lehenetsita eta sisteman integratuta dago Empathy berehalako mezularitza aplikazioarekin eta Evolution posta elektroniko aplikazioarekin.
Gwibber-ren nahi beste kontu sor daitezke eta Twitter, Facebook, Flickr, Digg, Identi.ca, FriendFeed, StatusNet eta Qaiku guneetako kontuak erabili ahal dira. Informazioa oso era jatorrean erakusten du, zutabe bakar batean. Zutabe horretan aukeratu ahal dira nahi diren kontuen jarioak ikus daitezen. Hor ere, jasotako mezu pribatuak, bidalitako mezu pribatuak, aipuak edo argazkiak ikus daitezke. Alde orokor honi “Home” deitzen zaio. Gero, era eroso batean ere aukeratu ahal da esandako informazioa baina kontu bakoitzeko ikusteko. Idazteko orduan ere, aukeratutako kontu guztietan batera idatzi ahal dira sarrerak.
Splitweet
Splitweet, on-line aplikazioa da, hau da, web aplikazio bat Twitter kontu ezberdinak kudeatzeko. Euskaraz dago, Twitter komunitate euskaldunetako kide batzuek egin zuten borondatezko euskaratze lana. Erabiltzen hasteko, helbide honetan sartu: http://eu.splitweet.com/, posta helbidea idatzi eta pasahitza bat asmatu besterik ez da egin behar. Behin saioa hasita, kudeatu nahi diren Twitter kontuak gaitu beharko dira eta ondoren, kontu guztietako mezuak edo soilik kontu batzuetako mezuak irakur daitezke eta kontu guztietan edo soilik aukeratutakoetan idatz daiteke sarrera bakoitza. Ginera, kontu guztietako mezuak, erantzunak eta aipamenak ere ikusi ahal dira.