Azkenik, Googlek erakutsi du bere sistema eragilearen ideia eta itxura. Sumatu litekeen bezala, funtsean, Chrome nabigatzailea, sistema eragilearen oinarria da eta aplikazio gehienak web ingurunean egikaritzen dira. Honek, neurri batean, aldaketa nabarmena da sistema eragileen munduan.
Chrome OS, hasiera batean, Netbooketan erabiltzeko pentsatuta dago eta urte bete barru banatzen hasiko da. Momentuz, sistema eragilearen bertsio librearen iturburu kodea eskuragarri jarri dute proiektuaren web gunean, http://www.chromium.org/chromium-os . Chromium OS da bertsio libre honen izena, eta probatzeko jaitsi eta konpilatu beharko da gailu birtual batean. Horretarako jarraipenak proiektuaren webgunean zehazten dira eta gailu birtuala instalatzeko edozein ordenagailutan, VirtualBox edo VMWare bezalako aplikazioak erabili ahal dira. Ez da gauza hutsala, oraingoz, sistema eragile hau proba nahi duenarentzat.
Google Chrome OSren azalpen bideoa:
Interfazea ikusteko bideoa: