Nola sortu blog bat Internet-en

wordpress kudeaketaOhikoa da Internetera jotzea edozein informazio motaren bila, bilatzailetan hitz gakoak idatzi eta berehala agertzen dira bilaketaren emaitzak. Baina, honetaz gain, amaraunak parte hartzeko aukera ere ematen du eta edonor izan daiteke halaber edukien sortzailea. Norberaren ezagutza, ideiak edo sentimenduak utz daitezke mundu osoko Internet erabiltzaileentzat irakurgarri.
Parte hartzeko erarik hedatuenetarikoa, norberaren bloga edukitzea da, eta bloga Interneten sortzeko hainbat era eta baliabide daude.

Blogak sortzeko web gune euskaldunak

Euskaraz blogak sortzeko zenbait web gune daude, http://www.blogari.net da haietariko bat, behin web gunera sartuta, Sortu estekari sakatu eta formularioan nahi den erabiltzailea, pasahitza eta eposta besterik ez da beharrezkoa bloga martxan edukitzeko. Blogaren helbidea http://www.blogari.net/erabiltzailea/ izango da, eta saioa hasita, blogari.net-en bloga kudeatu ahal da, artikuluak eta iradokizunak sortu, aldatu eta ezabatu ahal dira, estekak eta atalak kudeatu, itxura konfiguratu, eta abar.
Blogak sortzeko beste baliabide bat, http://www.blogak.com da, web gune honetan ere erabiltzailea, pasahitza, eposta, blogaren izenburua eta helbidea sartuta, diseinu txantiloia aukeratzea falta da eta laster batean bloga sortzen da . Halaber, oso era erraz batean sor daitezke artikuluak eta blogaren aukerak zein erantzunak kudeatu.
Antzeko eran, aukera hau ere eskaintzen dute beste web gune batzuek, http://www.baleike.com/blogak edo http://www.nabarreria.com, besteak beste.

Blogak sortzeko nazioarteko gune eleanitzak

Interneteko erraldoia den Google-k ere badauka blogak sortzeko plataforma, nola ez, https://www.blogger.com helbidean, hor eskaintzen da bloga sortzeko aukera hainbat hizkuntzatan, baina ez oraingoz euskaraz, bai ordea ingelesez, frantsesez eta gazteleraz, adibidez. Zerbitzu hau erabiltzeko, kontu bat sortuta eduki behar da Google-n, Gmail-en kontua, alegia, bestela web gunean bertan sor daiteke kontu berri bat. Kontu batetik hainbat blog  eratu daitezke eta blog bakoitzeko, helbidea eta titulua baino ez da zehaztu behar, behin diseinu txantiloia hautatuta, blog berria kudeatzen eta elikatzen hasi ahal da.
Oso ezaguna den beste zerbitzu bat WordPress-ena da, http://wordpress.com/ helbidera joan daiteke erabiltzeko,eta hemen bai hizkuntzen artean euskara aurki daitekeela bloga sortzeko beste askorekin batera, hori bai, hizkuntza hautatzeko agertzen diren aukeretan, hasiera batean More languages aukeratu beharko da eta ondoren agertzen den orrialdean, euskarari dagokion eu jartzen duen estekari sakatu beharko zaio. Dena dela, hau probatuta, bloga sortzeko prozesua zein kudeaketa panela eta bloga bera ingelesez agertzen bide da momentuz. Prozesua burutzeko, eposta helbidea, erabiltzailearen izena, pasahitza eta baldintza legalak onartzea eskatzen da, gainera, datu hauek hasierako formularioa beteta, zehaztutako eposta helbidera iristen den onarpenari sakatu behar zaio. Hortik aurrera, WordPress bat dago prest nahi den bezala konfiguratzeko eta erabiltzeko.

Bloga sortu web zerbitzari propio batean.

WordPress, bere web gunean bloga sortzeko duen zerbitzuagatik baino, askoz ezagunagoa da blogak garatzeko software libredun aplikazio bezala.  Honek, bloga sortzea web zerbitzari propio batean ahalbidetzen du. Aukera honek kontrol gehiago eskaintzen du blogaren gainean, hori bai, zailtasun handixeago du, arestian aipaturiko aukerek baino. Alde batetik, web zerbitzari bat ezinbestekoa da, izan daiteke ordaindutako edo doako web ostatze zerbitzu bat, askotan ere, domeinu propio bat beharrezkoa da, beste batzuetan, doako azpidomeinu batekin nahikoa izaten da. Zerbitzarien ezaugarrien aldetik, WordPress  instalatu ahal izateko, PHP eta MySQL datu base kudeatzailea izan behar du. Hori lortuta, WordPress jaitsi behar da, euskaraz jaisteko, helbide honetara jo behar da: http://eu.wordpress.org/. Jaitsitako artxiboa deskonprimitu eta aplikazioaren fitxategi guztiak web zerbitzarira igo behar dira. Ostean, ostatze zerbitzuaren panelaren bitartez, datu basea sortu behar da, gordetzeko hor blogaren datu eta sarrera guztiak. Azkenik, web nabigatzailea kargatu eta gunearen helbidea idatzita, instalazioa hasiko da, instalazio prozesuaren lehenengo urratsean, sortutako datu basearen datuak eskatzen dira, izena, erabiltzailea, pasahitza, gero jada sortzen da blogaren konfigurazio fitxategia dena ondo joan bada eta blogerako nahi diren ezaugarriak zehazten hasi ahal dira, bestela, eskuz editatu beharko da konfigurazio fitxategia, wp-config.php, eta hor eskatutako datuak sartu.

2 Responses to Nola sortu blog bat Internet-en

Utzi erantzuna Jabi Asurmendi Sainz(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>