Bideo jokoen banaketa zerbitzua martxan zegoen aspalditik Windows eta Mac OS sistemetan, eta erabiltzaileei gauzak erraztu eta Linux sistemetara jauzia ematea erabaki berri dute Valve enpresakoek.
Hainbat konpainiaren lanak biltzen ditu dendak, eta 1.500 joko inguruko eskaintzara iritsi da. Orain, plataformen arteko bateragarritasuna arazo izateari uztea dute helburu. Bestetik, gazteenen iristeko erraztasunean pentsatu dute, eta sektorean goraka doazen lizentzia ordainketarik gabeko sistema eragileetan edo Linux banaketetan erreparatu dute. Hasierako eskaintza 50 jokotara mugatzen da. Besteak beste: Left 4 Dead 2, Team Fortress 2, Serious Sam 3, Bastion, World of Goo, Counter-Strike eta Half-Life eskuragarri izango dira aurrerantzean Ubuntu ordenagailuetan. Ubuntu Software Center-ean aurki daiteke Steam denda instalatzeko aukera, eta bizkor ibili, gaurkoz gauerdira arte %75erainoko beherapenak baitaude.
One Response to Steam bideo jokoen banaketa digitalerako euskarria Ubuntun
Pingback: Zibergela | Bideokontsola libreen aldia ote da?