Otsailaren 2an, astelehenean, GMail erabiltzen duten 150.000 kontuen datuak desagertu ziren eta hutsik gelditu ziren ordu batzuetan. Bitartean, Googleko ingeniariak erabiltzaileen galdutako datuak berreskuratzen saiatzen ari izan ziren.
Antzeko arazo bat izan zuen Microsoften Hotmail zerbitzuak urtearen hasieran, baina kasu horretan 17.000 erabiltzaileen kontuetan izan zuen eragina.
Googlek barkamena eskatu zuen publikoki eta azaldu zuen arazoaren zioa. Antza, GMailen biltegiratze sistemaren eguneraketan suertaturiko akats batzuk izan dira datuen galeraren zergatia. Gauzak horrela, akats horiek konpondu arte, aurreko softwarea jarri dute berriz martxan. Googlek, datuetarako, hainbat datu-gune izan arren, datu-gune guztietan batera ezabatu ziren datuak, beraz, ez zegoen datuak berreskuratzerik. Eskerrak, zinta magnetikoetan ere gordeta zeudela datuak ziurtasun kopia ezberdinetan eta horrela erabiltzaileen datuak berreskuratuak izan dira.
Hala ere, horrelako gauzak gertatzen direla ikusita, GMailen dauden on-line datuen ziurtasun kopiak egitea komenigarria da GMail erabiltzaile ororentzat. Horretarako GMail Backup bezalako baliabideak daude, hemen deskargatu daiteke GNU/Linuxerako edo MS Windowserako bertsioa: http://www.gmail-backup.com/gmail-backup-0-104.