Autodesk Homestyler etxeak hiru dimentsiotan diseinatzeko web aplikazio bat eta AutoCAD sortzaileen proiektu bat da. Web aplikazio honen bitartez, era erraz batean, etxeko solairua eratzen joan daiteke eta gela ezberdinak sortu. Solairu ezberdinak ere sortu ahal dira eta solairu bakoitzeko egitura sortu.
Gero elementu ezberdinak txertatu ahal dira sortutako geletan. Elementu ezberdinak sailkatuta daude menu baten bitartez. Elementuak gehitzeko, elementua arrastatu eta nahi den lekuan askatu baino ez da egin behar. Diseinua bi dimentsiotan egin daiteke eta edozein momentutan 3D moduan ikusi ahal da.
Izena eman ahal da webgunean, bakoitzaren diseinuak gordetzeko eta horrela, nahi den momentuan diseinu horiek ikusi edo aldatu ahal izateko.
Webguneak Adobe Flash teknologia erabiltzen du.