Autodesk enpresak AutoCAD marrazki aplikazioa hodeira eramatea erabaki du. Beraz ingeniaritza eta arkitektura marrazkiak egiteko aplikazioa hemen dago eskuragai dagoeneko: http://butterfly.autodesk.com. Butterfly izena du Autodesk enpresaren on-line proiektuak. Ez da mahaigaineko aplikazioa bezain sendoa, baina, egia esan, oso ongi dago.
Flash-ez garatuta dago aplikazioa eta edozein nabigatzailetatik, flash gaituta eta Internet konexio batekin, eskuragarri dago, beraz. Honek ekartzen duen abantailetariko bat da sistema eragile ezberdinetan erabili ahal dela. Horrenbestez, MS Windows, GNU/Linux edo Mac Os X sistemetatik erabili ahal izango da.
Autocad fitxategiak gorde eta ireki daitezke, baina horretarako erabiltzaileak izena eman behar du webgunean. Izena emateko, posta elektronikoa, izena, abizenak eta pasahitza eskatzen da. Gainera, lizentzia ere onartu behar da eta proiektuaren posta zerrendan ere izena emateko aukera dago.