MS Internet Explorer nabigatzaileak erabilera kuota galtzen jarraitzen du, beste nabigatzaileekin alderatuta. Hau da atera den ondoriorik nagusienetarikoa Net Applications enpresak egindako ikerketan, nabigatzaileen erabileraren inguruan irailean eta urrian. http://marketshare.hitslink.com/report.aspx?qprid=0.
W3C erakundearen estatistikei ere erreparatu ahal zaie, eta hilabetez hilabete joera ikus daiteke: http://www.w3schools.com/browsers/browsers_stats.asp.
Bi estatistiketan ikusten den beste datu bat, oso esanguratsua da, MS Internet Explorer abigatzailearen 6. bertsioa ere asko erabiltzen dela oraindik, nahiz eta Microsoftek jada 7. eta 8. bertsioak atera izana. Era berean, egungo bertsioa, zortzigarrena, alegia, zazpigarrena baino askoz gutxiago erabiltzen da oraindik, eta hori jada hilabete batzuk igaro direla azken bertsioa kaleratu zenetik.